Kusheko Erresuma
Wikipedia(e)tik
|
Kusheko Erresuma |
|||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| K. a. 1070 – 350
Monarkia |
|||||||||||
| Hiriburua | Kerma; Napata; gero Meroe | ||||||||||
| Erlijioa | Antzinako Egiptoko jainkoak | ||||||||||
|
|||||||||||
Kusheko Erresuma edo Kush Nubiako antzinako herrialdea izan zen, egungo Sudanen Nilo Urdina, Nilo Zuria eta Atbara ibaien lotunean zegoena[1].
Egiptoko Inperio Berria desegin zenean sortua, hasieran Napata zuen gune nagusia. Kashta "kushitar" erregeak k. a. VIII. mendean antzinako Egipto konkistatu zuenean bertoko erregeek XXV. dinastia ezarri zuten, mende bat iraun zuena.
Antzinaroan nubiar hiriburua Meroe izan zen. Greziarrek eskualdeari Aethiopia zioten. Meroeko nubiar erresumak IV. mendera arte iraun zuen, Axumeko Erresumak konkistatu zuen arte hain zuzen ere.
Erreferentziak [aldatu]
| Artikulu hau Sudango historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |