Kutsadura elektromagnetiko
Kutsadura elektromagnetikoa gizakiak sortutuko produktu edo gailu elektronikoek eragindako espektro elektromagnetikoaren erradiazioak igorritako kutsadura da.
Gai honen polemika erradiazio elektromagnetikoak igortzen dituen uhinak giza eta animalia osasunaren kontrako ondorioak dakartela da. Iritzi hauek bereziki tentsio elektriko altuko sareen dorretatik hurbil bizi direnen minbizia izateko probabilitatearen igoera da, eta beste aldetik telefonia mugikorraren erabilpena eta hau jarduteko beharrezkoak diren antena zelularrak.
Eduki-taula |
[aldatu] Arazoaren jatorriak
Izaki bizidunak betidanik erradiazio elektromagnetikora egon dira agerian: eguzkiaren argira eta haren izpi ultramoreei, izpi kosmikoei eta jatorri anitzeko beste erradiazio naturalei. Haatik, XX. mendearen hasieran espektro elektromagnetikoaren behe zonaldearen kontrola lortu zela eta, aipatutako fenomenoaren gaineko aktibitatea eragin zuen esperimentazioaren bidez. Izan ere, nahiz eta honen inguruko gertakizunak aztertuta dauden, badago nork ez dakien zirkuitu elektroniko batek eremu elektromagnetikoak sortzen dituenik, kaleetako argi sarea esate baterako.
[aldatu] Espektro elektromagnetikoa
Espektro elektromagnetikoa goi frekuentzietatik behe frekuentzietatik aurki daitezken erradiazio elektromagnetiko guztien diagrama da. Espektroaren goi aldean X izpiak eta gamma izpiak daude, eta bukaeran eremu magnetikoak eta elektrikoak daude kokatuta. Erradiazio hauek hiru multzo ezberdinetan banandu daitezke:
- Zeiharkako erradiazio elektromagnetiko ionizatzailea: arriskutsua, frekuentzia altuko uhinetan metatutako energiak eraginda aldaketa molekularrak ekar ditzakelako. Talde honetan izpi ultramoreak, X izpiak eta gamma izpiak aurki ditzakegu.
- Espektro ikuskorra: ez da arriskutsua. Ostadarraren koloreei dagokio.
- Erradiazio ez ionizatzailea: mota honetakoak efektu termikoak eragiten dituzte, esate baterako izpi infragorriak, mikrouhinak eta radiofrekuentziak. Sorta honetako erradiazioak sortzen duten osasunerako efektuak eztabaidatuak dira.
[aldatu] Eremu elektromagnetikoen arteko elkarreraginak
Eremu elektromagnetikoak energia metatzen dute eta topatzen duten beste elementu bati transmititua izan daiteke. Erradiazio elektromagnetikoa fotoi paketeetan igorritako argi energiari dagokio bakarrik.
Muga jakin batetik aurrera erradiazio ionizatzailea sortzen da modu zeharki batean, fotoien berezko energia eragin ahal duelako elektroien muga potentziala apurtzea eta atomoarekin duten lotura haustea.
[aldatu] Ustezko ondorioak osasunean
[aldatu] Kontrako argudioak
- Eremu elektromagnetiko bat ez da kampo elktriko bat ez kampo magnetiko bat. Gaur egun ez dago ikerketarik demostratzen duena erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzaileen arteko elkarreragina sortzen den energia kalorifikoarekin aldea duenik.Izaki bizidunetan eragin termikoa duten erradiazioen ikerketak izan dira azken urteetan nagusi.
- Eremu elektromagnetikoa ez du gure organismoan agregatuta dauden burdin partikuletan eragiten.
- Erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzailea osasun ezbeharrekin erlazionatzen duten azterketak arazo metodologikoak sortuko omen dituzte. Biztanlerian oinarritutako azterketen arazo nagusiena faktore aldakorrak dira, adibidez, tentsio altuko sare baten ondoan bizi diren pertsonak erosteko gaitasun murriztuago izan ahal dute eta honezkero osasun eta higiene egoera txarragoetan bizi izatea.
- Erradiazio elektromagnetiko ez ionizatzaileak izaki bizidunengan duen eraginen kausa mekaismoak finkatzeke daude. Erradiazio mota hau materiarengan eragina ez duela nabarmentzen da, aipatutako efektu termikoak izan ezik.
- Izaki bizidunak betidanik izan gara eguzki irradiaziora agerian, zein bere irradiazioan espektro elektromagnetikoaren zati handia barne dagoelarik.
- Zenbait erakunde, esate baterako Osasunerako Mundu Erakundeak,[1] Europako Batzordeak,[2] Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak,[3] Espainako Minbiziaren Kontrako Elkartea, Espainako Osasun eta Kontsumo Ministerioak eta Espainako Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluak[4] arazo hauek baztertzen dituzten txostenak aurkeztu dituzte.
[aldatu] Aldeko argudioak
Esparru honetako zientzialariak efektu kaltegarriak posibleak ez ezik probabilitate nabarmenekoak izan daitezkela ohartarazten dute:
- Biztanleriaren gaineko zenbait azterketa erlazio esanguratsu bat esartzen dute erradiazio elktromagnetikoaren eta giza osasunaren gaitzen artean. Adibidez,Horst Eger adierazten duenez, telefonia mugikorreko antena baten 400 metroko erradio barnean bizi den biztanleria eta eremu horren kanpoan bizi den biztanleriaren hartean, lehenengoak minbizia izateko hiru aldiz probabilitate gehiago izango du. Ferdinand Ruzickaren beste ikerketa batek baieztatzen du bizitzaren batazbestekoa 10 urte txikiagotzen dela, erradiazio elektromagnetikoa igortzen duen antena baten ondoan eta urrun bizi den bi pertsonen artean konparatzen bada.
- Erradiazio elektromagnetikora agerian betidanik egon arren, inoiz ez da izan gizakiaren historian hain fenomeno masiboa emisio iturrietatik (sare elektrikoak, zelularrak, telefonia antenak edo WiMAX eta WiFi antenak, esate baterako) nahiz iraupenean.
[aldatu] Efektu posibleak
Ikertu diren osasunerako kalteen artean aurkitu ditzakegu:
- Efektu termikoak: bero xurgapena; gorputz tenperaturaren gradu bat baino gehiagoko igoerarekin bat datorrenean efektu termikotzat hartu daieke. Eremu erlatiboki altuko intentsitateekin gertatzen da. Ondorioa bero kolpe baen antzekoa da: odol tentsioaren handitzea, zorabioak, nekeak, desorientazioa, zefalea, goragaleak eta, muturreko kasuetan (1000W/m2 baino gehiagoko potentzia intentsitateekin) ganduak, errekuntzak eta antzutasuna.
- Efektu ez termikoa; temperaturaren igoera gauzatu gabe eragindako efektuak dira. Intentsitate eremu txikietan eta denbora luzean suertatzen da. Barnean minbizia, gaixotasun inmuneak, aldaketa genetikoak, bihotz arritmiak eta kalte neurologikoak aurki daitezke. Aitzitik, ez dago honako efektuak existitzen diren egiaztatzen duen ikerketarik.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Organización Mundial de la Salud, Mag. Ing. Víctor Ruiz Ornetta, "Osasuna eta telefonia mugikorra"ren ikerketa peruarra (gaztelaniatik itzulita)
- ↑ Comisión Europea, "Health and electromagnetic fields"
- ↑ Cátedra COITT de la Escuela Universitaria de Ingeniería Técnica de Telecomunicación, Universidad Complutense de Madrid: artikuluen bilduma (gaztelaniaz)
- ↑ El Mundo, 12 de junio de 2006: "El Supremo rechaza las tesis ecologistas y respalda el despliegue de antenas móviles (Espainako egunkaria)"
[aldatu] Bibliografia
- The Nontoxic Home & Office, Debra Lynn Dadd, Tarcher Inc. (1992).
- Guía Metodológica para Evaluación del Impacto Ambiental - 3ª edición. Vicente Conesa Fernández-Vitora, Mundi-Prensa (1997).
- “Transporte de la Energía Eléctrica, José Luis Tora Galván, Universidad Pontificia Comillas (1997).
- Electricidad y Radiación, Organización Internacional del Trabajo (OIT). Boletín número 69.
- Resolución Nº 77/ 98, Ministerio de Economía República Argentina. Secretaría de Energía (1998).