Kutsaduraren prebentzioa Kanadan
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. Wikipedia lagun dezakezu hau egokituz. |
Kutsaduraren prebentzioa Kanadan 1970eko hamarkadan hasi zen. Nahiz eta, enpresa sektoreko, nagusiki enpresa handiak, buruzagi batzuk ingurugiroa babesteko sistema gestionatu dituzten eta estrategiak garatu dituzten kutsaduraren prebentzioari aurre egiteko, oraindik asko egiteko falta da. Mila enpresetan 1994an eginiko inkesta baten arabera inkestatuen %50ak esan zuen ingurugiroarekin erlazioa duten gaiak garrantzi handia dutela beraien plan eta estrategietan. Harritzen duen ondorengoa da: inkesta horretako inkestatuen %20ak ingurugiroa babesteko planak beraien hasierako planifikazioan sartu zituzten. Asko falta denez egiteko hurren legeak eta ideiak ditu Kanadak kutsadura prebenitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] LEGEAREN ETA POLITIKAREN EGITURA
[aldatu] Aurrekariak
70garren hamarkadan hasi zen gaur egun Kanadan dagoen ingurugiroaren mugimendua. Ideia nagusi bezala gizakiaren osasuna eta udaletako eta probintzietako ingurugiroaren babesa izan zituen. Ingurugiroaren efektuak ikusita, adibidez arrainak hiltzea, lakuen kutsadura, hegaztien populazioaren jaitsiera, euri azidoaren efektua,… ekintza ezberdinak ekarri zituen. Gobernuaren lehengo erantzuna lege multzoa eta kontrola egiteko arauak egitea izan ze, horrela, komando eta kontrol teknologiak burutzeko arauak burutzeko.
Ingurugirorako erantzun positiboak ekarri zituen aldaketa hauek, baina kostu handi batekin. Azken urteetan, Kanadako agenda ekonomikoa ezberdina da. Mundu osoko gaiei balio gehiago ematen zaie. Gaur egun ingurugiroaren defentsaren erronka aldatzen ari da eta gai ezberdinei buruz hitz egiten da: bildu daitezkeen sustantzi kimiko-toxikoak, ozono geruzaren deuseztapena, klimaren aldaketa eta biodibertsitatearen galera. Desafio ekonomikoa ere aldatu egin da. Sektore publikoak eta pribatuak beraien gastuei limite batzuk jarri behar izan diote. Ingurugiroaren babes egiteak eragozpen batzuk ekarri dizkio gobernuari, Kanadak hondakin kutsatzaileei garrantzi gehiago ematen die, horretarako, erakunde eta autoritate ezberdinak dituzte partehartzea gertatzeko baita lege internazional, probintzietako, erkidegoetako eta udaletako gobernuak, enpresak, sindikatuak eta pertsonak ere badaude. Egindako programak hobetzea ekarri dute bai ingurugiroan baita ekonomian ere.
[aldatu] Gobernu Federalaren Ekimenak
Kanadako gobernuak kutsadura prebenitzeko estrategia bat garatu zuen, 1995ean gobernuak onartua. Estrategiak “Pollution Prevention: A Federal Strategy for Action” (Kutsaduraren Prebentzioa: ekintza estrategikoa) izena du, prebentzioa garapenaren zati garrantzitsu bat dela dio eta probintzietako gobernuei kutsadura gutxitzeko egin beharreko pausuak zeintzuk izan behar dira esaten du. Baita, arauak, ekintza boluntarioak eta ekonomia nola erabili ere aipatzen du. Legearen helburu bezala ondorengoak daude:
- Esfortzu nazionalari lagundu, kutsadura eragozteko bai informatuz baita beharrezko tresnak jarriz.
- Kutsadura eragozteko egiten diren esfortzu internazionaletan Kanadaren partehartzea indartu.
- Kutsadura eragozteko ekintzetan sektore pribatuaren partehartzeari garrantzi handiagoa eman.
[aldatu] Akordio Internazionalak
Kanadak sinatutako akordio internazionalak, non batzuetan bere partehartzea oso garrantzitsua den, kutsadura gutxitzeko estatuko eta probintziek egin beharreko legeak egiteko balio dute. Nahiz eta akordio internazionalak urte asko iraun dezakeen, askotan eboluzioak izaten dituzte, hau dauden aldaketen adibide da. Sinatutako akordio adibide batzuk ondorengoak dira:
[aldatu] Ozonoa suntsitzeko sustantzien buruzko Montrealeko protokoloa
Beste herri batzuekin bezala, Kanada 1987ko Montrealeko Protokoloaren sinatzailea da eta ondoren etorri zen 1992ko Copenhagueko Zuzenketaren sinatzaile ere. Arauak gizartean ozonoa suntsitzeko sustantziak duten garrantzia, produkzioa, lana,… buruz mintzatzen da eta hauek gutxitzeko egin beharreko lanetaz.
[aldatu] Aldaketa klimatikoari buruzko konbentzioa
Konbentzio hau negutegi efektua sortzen duten gasei buruz mintzatze da. Konbentzio honetan erabaki zen herrialde garrantzitsuak 1990ko emisioetara itzultzeko esaten du, ondorioz, Kanadak programa eta tresna ezberdinak sortu zituen hori lortzeko.
[aldatu] Instrumentazio Ekonomikoak
Kutsadura eragozteko instrumentu ekonomikoak zuzenean erabiltzea berria da Kanadarentzat, hala ere, erabilpena asko zabaltzen hari dira nagusiki probintzietako gobernuetan. Adibidez, plastikozko ontzien bilera egiteagatik eta hondakinak jasotzeagatik emandako diruagatik. Eztabaida sortu da Kanadan, dirua zer ekintza burutzeagatik eman behar den eta ematekotan zein kantitatetan.
[aldatu] BORONDATEZKO PROGRAMAK
[aldatu] Sustantzia Toxikoen Gutxitzearen eta Deuseztapenaren Programa
Programa honetan ondorengo esparruen aplikazioak nola egin behar diren aipatzen dira: hondakin arriskutsuena, airearen emisioa, sustantzia toxiko espezifikoen deskarga, ozonoaren zulaketa sortu duden sustantzien programa eta negutegi efektua sortzen duten gasen kontrola.
Kutsaduraren Prebentzioko Bulego Federalak (ARET), 1991n sortua, programa honetan industriarekin lan egiten du, sustantzia espezifikoen borondatezko gutxitze eta deuseztapena lortzeko.
ARET-eko 2010erako helburu bat lortu behar dela esan du: 14 sustantzia biopilaketen emisioa %90 gutxitzea eta %50 beste 87 sustantzi ezberdinena. Helburu hau lortzeko egindako edozein ekintza baliagarria da. Programa honetan 200 enpresak parte hartzen dute, bai publikoak bai pribatuak. Gaur egunerarte 10.300 tona sustantzi toxiko gutxitu dira, garrantzi handia duten produktuen %49koa da.
[aldatu] Ontarioko Kutsadura Aurrebabesteko Konpromisoen Programa
Programa hau Ontarioko Ingurugiro eta Energia Ministerioak administratzen du. Probintzi horretan dauden enpresenak hondakin arriskutsuak ez botatzeagatik eginiko esfortzuak kontutan hartzeko da.
[aldatu] DEMOSTRAZIOZKO PROIEKTUAK
Demostraziozko proiektuak ikerkuntzan egiten diren aplikazioak laguntzen ditu. Kostu-irabazi erlazioa ikara handia sortzen du teknologi berrietan inbertitu behar duten pertsona eta enpresetan. Enpresa batzuk ikusten dute nola batzuetan teknologi berriak sartzeko beharrezkoa dela beste aspektu batzuk ikustea. Demostrazioak teknologi berriak izan ditzaketen arazoak ere kontutan hartze ditu. Adibidez, langileek jakintza gehiago jakin behar dute edo teknologia hobetua izan behar da. Teknologi berri baten adibide moduan erregai berria erabiltzea autobus eta anbulantzietan.
[aldatu] UDALETAKO DEMOSTRAZIOAK
[aldatu] Hamilton-Wentworth Probintzia
Hamilton, bere hiriburua Ontario da, Udaletako Ingurugiroko Ekimenen Kontseilu Internazionaleko (ICLEI) idazkari nagusiak probintzia eredutzat hartu du. Bere estatutuan ondorengo aipamenak agertzen dira:
- Energiaren aprobetxamendua, uraren kontsumoa, hondakinen erabilera, airearen emisioa,…
- 5 mila enpresena txiki eta ertainentzako programa. Egingo diren ekintzak ondo burutzen direla ikusiz aparte hondakinak gutxitzeko egin daitezkeen pausuak aipatzen dira
[aldatu] Manitoba Probintzia
Manitoban, non bere hiriburua Winnipeg den, ekonomiaren garapenean garrantzi handia du ingurugiroaren garbitzeak eta ondo egoteak. Administrazio ekologikoetan parte hartzeaz aparte, ingurugiroaren itxurari buruzko informea idatzi duen herria da Winnipeg. Kalean energia aurrezten duen argiteria dago, hondakinen gutxitzea gauzatzeko programa garatu zuen eta uraren eta energiaren kontserbazioa askotan zabaltzen da udaletik.
[aldatu] Quebec Probintzia
Montrealen, bere hiriburua, 1991n idatzi zen ingurugiroari buruzko lehen informea, hortik aurrera 120 proiektu baino gehiago egin dira ingurugiroari buruz. Adibidez, etxebizitza publikoetako energiaren kontserbazioa.
[aldatu] Regina Saskatchewan
Regina ekintza publikotik sortutako karbono dioxidoaren gutxitzean ari da lanean. Horretarako, 1993 ikerketa ezberdinak egin ziren etanola erabiltzen zituzten bi autobusekin. Ipar Ameriketan erabiltzen ziren lehen biak izan ziren, horrela, erregai horren efizientzia neurtu zen.