Kutubiyya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marrakecheko Kutubia edo Kutubiyya meskita

Kutubiyya, Kutubia, Koutoubia edo Kutubiya meskita (arabieraz: جامع الكتبية‎), Marokoko Marrakex hiriko monumenturik esanguratsuenetakoa da. Bere minaretea, Sevillako meskitako Giralda ospetsuaren eta Rabateko meskitako Hasan Dorrearen eredua da.

Yamaa el Fna plazaren hego-mendebaldean kokatua, Mohammed V.a etorbidearen ondoan, Kutubiyya, 69 metroko altuera duen bere minarete edo alminarragatik nabarmentzen da, hiriko eraikinik garaiena dena. Meskitaren izenak, literalki liburu saltzaileena esan nahi duena (kutub hitzak, liburua esan nahi du arabieraz), bere inguruan zegoen liburu saltzaileen azokari erreferentzia egiten dio, ehun postutik gora zeudelarik.

Ibn Battuta musulman bidaiari ospetsuak, 1352an, honela deskribatzen du:

« Meskita handiak daude, bere aljama bezala, Kutubiyyin bezala ezaguna, alminar handi eta erraldoi bat duena, bertara igo nintzena, begien aurrean, hiri osoa ikusgai nuela.  »

Meskita[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutubiyya meskita
Kutubiyyako minaretea

Abd Al-Mumin emirraren aginduz 1147an eraiki zen aurreko meskita baten tokian altxatzen da, Ibn Tumertek eragindako suntsipena konpontzeko saiakera baten, eraikin almorabideen suntsipenera mugatu zena.

Hamar urte beranduago, beste meskita bat eraikiarazi zen, gaur egungoa, 1158rako amaitua izan zen, eta, bere 17 nabeekin, 60 metroko zabalera eta 90eko luzera duen laukiluze baten hedatzen direnak, islamiar munduko handienetako bat izango litzateke. Erdiko patioak, albo bakoitzean lau nabe dituen bi arkupe ditu.

Minaretea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abd Al-Muminen agintaldian eraikitzen hasi zen, eta Abu Yusuf Yaqub Al-Mansurren agintaldian amaitua izan zen. Bere 69 metroko garaierarekin, Marrakecheko eraikinik garaiena da (debekatuta dago eraikin garaiagoak eraikitzea). Arrapala bidez komunikatzen diren sei solairu ditu. Goialdea, kalostra almenatu batez inguratuta dago, eraikin mota hauetan ohikoa den bezala, hiru bolaz koroatua, gaur egun brontzezkoak, eta, esaten denez, jatorrian urrezkoak zirenak, Yaqub al Mansurren emazteetako baten bitxietatik zetozenak, Ramadaneko baraualdia ez betetzeagatik penitentzia bezala emanak. Bola hauetako handienak, 2 metroko diametroa du.

Dorrearen kanpoaldeak, bere jatorrizko apainduraren zati bat baino ez du, bere margo eta mosaikoak galdu dituelarik. Goialdean, kolore berdeko azuleju zerrenda bat baino ez da kontserbatzen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kutubiyya Aldatu lotura Wikidatan