Kven etnia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kven
Biztanleak guztira 10.000tik 60.000ra bitartean
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak Norvegia (Finlandia, Troms)
Hizkuntza kvenera (finlandieraren dialektoa)
Erlijioa luteranismoa (sinesmen horren barruko laestadianismo ildoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak finlandiarrak eta tornetarrak

Kven etnia (kveeni finlandieraz, kvener norvegieraz eta kveanat ipar samieraz) Norvegiako gutxiengo bat da. Finlandieraren dialektoa den kvenera hitz egiten dute. Izan ere, XVIII. eta XIX. mendeetan Finlandiako eta Suediako iparraldetik Norvegiako iparraldera emigratu zuten finlandiar nekazari eta arrantzaleen ondorengoak dira. 1996an, kven etniari Norvegian gutxiengo estatusa onartu zioten, eta 2005ean kvenera Norvegiako gutxiengo hizkuntzatzat onartu zuten, arrazoi politikoak direla kausa (hizkuntzalaritzaren ikuspegitik dialektoa baita, eta ez hizkuntza).