L'Hemisfèric

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Hemisfèric, Arte eta Zientzien Hirian, Valentzia, Espainia.

L'Hemisferic, Valentziako Arte eta Zientzien Hirian dauden eraikinetatik, publikoarentzat ireki zen lehena izan zen (1998ko apirilak 16an). Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatutako eraikin bat da, arte eta zientzien hiriko gainontzeko eraikin guztiak bezala. Begi forma du, eta, bere barnean, 900 metro karratuko azalera eta 24 metroko diametroa duen pantailadun gela handi bat du.

Programazioak, zientzia eta teknologiari buruzko gaiak eskaintzen ditu, eta aldizka aldatu egiten da. Orotara, gutxi gora-behera, 13.000 metro karratuko hedadura du eraikinak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]