László Kubala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kubalaren estatua

László Kubala Stecz (Budapest, 1927ko ekainaren 10aBartzelona, 2002ko maiatzaren 17a), baita Ladislav Kubala eta Ladislao Kubala ere, hungariar futbolaria izan zen. Hungariako Federazioaren eskolan futbolean bi urtez aritu ondoren, Ganz taldean jokatu zuen 1939-1944 bitarteko urteetan, hirugarren mailan. Handik Ferencváros taldera igaro zen, lehen mailara. 17 urte besterik ez zituela, debuta egin zuen Hungariako selekzioan, Austriaren aurka. 1945ean Txekoslovakiako Slovan Bratislavak kontratatu zuen. Gero Vasas hungariarrak (Ferencváros ohia) fitxatu zuen, eta selekzioarekin jokatzen jarraitu zuen Hungarian komunismoa nagusitu zen arte. 1948an Hungariatik alde egin zuen, eta Zurichen jarri zen bizitzen. Erromara joan zen, eta poloniar, jugoslaviar, errumaniar eta hungariar iheslarien taldean jokatu zuen Europan zehar erakustaldiak eginez. Espainian Bartzelona taldeak hartu zuen 1951n. Bi urte geroago Espainiako herritartasuna eskuratu zuen. Espainiako selekzioarekin 1953ko uztailean egin zuen debuta, Argentinaren aurka; selekzioarekin 19 aldiz jokatu zuen guztira eta 10 gol sartu zituen. Bartzelonarekin lau titulu irabazi zituen 1957-1960 bitartean: 1958-1959ko Ferietako Kopa, Liga eta Kopa, eta 1959-1960ko Ferietako Kopa. Jokatzeari utzi zionean, Espainiako selekzioaren entrenatzaile izan zen 1982-1986 bitartean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: László Kubala Aldatu lotura Wikidatan