Léon Bloy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Léon Bloyren erretratua

Idazle frantsesa (Périgueux, 1846 - Bourg-la-Reine, 1917). Parisen hartu zuen egoitza 1864an, eta miseria gorrian bizitu zen. Katoliko sutsua, polemikoa. Haren artikulu bortitzek era guztietako jendearekin haserrarazi zuten, baita katolikoekin ere. Le désespéré (1886), eleberri autobiografikoak istiluak sortu zituen. Gainerako lanetan bere oinazeak, estutasunak eta argialdi izpiritualak azaltzen ditu : La Femme pauvre (Emakume pobrea, 1897) eleberria, Les Dernières colonnes de l´Église (Elizaren azken koloniak, 1903) saioa. Zortzi liburukietan azalduriko egunkaria da Bloyren lan nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Bloy Aldatu lotura Wikidatan