Léon Foucault

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Léon Foucault

Jean Bernard Léon Foucault (Paris, Frantzia, 1819 - 1868) frantses fisikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fizeaurekin batera, astronomian argazkia erabili (1845) eta fotometriako eta espektroskopiako ikerketak egin ondoren, argiaren lastertasuna neurtzeko metodo bat prestatu zuen, airean eta uretan erabil zitekeena. Bi gai horietan lortu ziren emaitzek Fresnelen teoria egiaztatu zuten (1850).

1852an giroskopioa asmatu zuen. 1857an, teleskopioetako ispilu esferikoaren ordez, kristal zilarreztatuzko ispilu parabolikoa jartzea erabaki zuen, esferaren akatsa ezabatuz.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Foucault Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]