Léon Walras

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marie Esprit Léon Walras.

Marie-Esprit-Léon Walras (Évreux, Frantzia, 1834 - Clarens, Suitza, 1910) frantses ekonomialaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatze Ingeniaritzako ikasketak hasi zituen, baina aitak bultzaturik, Ekonomia ikasteari ekin zion 1858an. 1870ean, Lausanako Zuzenbide Fakultatean sortu berria zen ekonomia-katedra hartu zuen. Bertan aritu zen eskolak ematen 1892 arte; Pareto italiar ekonomialariak hartu zuen orduan Walrasek utzitako katedra.

Erabilpen marjinalaren teoria bat proposatu zuen; teoria horren arabera, salgaien prezioak salerosketan parte hartzen dutenen erabilpen marjinal erlatiboaz finkatzen dira. Ekonomiaren oreka orokorrari adierazpen matematikoa eman zion eredua sortu zuen; lan horregatik ekonomia matematikoaren sortzailetzat hartu ohi da.

Idatzi zituen obren artean aipagarriak dira, besteak beste: Éléments d´économie politique pure (1874-1877); Études d´économie sociale (1896); Études d´économie politique appliquée (1898).

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon Walras Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]