L'Heptaméron

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1880ko edizioa.

L'Heptaméron Margarita Nafarroakoak idatzitako ipuin-bilduma da, 72 ipuinez osatua.

Egilea hil ondoren argitaratu zen (1559). Boccacciok Il Deccameronen erabilitakoaren antzeko eraketaz baliatu zen: Pirinio aldean euri-erauntsiek gaztelu batean zazpi egun irten gabe egotera beharturiko bost zaldunek eta beste hainbeste damak zenbait kondaira kontatzen diote elkarri. Aitoren seme, apaiz, dama gazte eta emakume ezkonduen gorabeherak biltzen dituzte kontakizunok. Errealismoz eta molde satirikoan trataturik daude. Ipuinen ondorengo iruzkinetan egileak amodioaren teoria platonikoa azaltzen du, zenbait gogamen moralekin batera.

Erreferentziak [aldatu]