L.A. Confidential

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
L.A. Confidential
Datuak
Jatorrizko izenburua L.A. Confidential
Izenburua euskaraz Isilpeko L.A.
Urtea 1997
Estreinaldia 1997ko irailaren 19a
Generoa Thrillerra, Neo-noir
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 138 minutu
Aurrekontua 35 milioi dolar
Banatzailea Warner Bros.
Zuzendaria
Curtis Hanson
Ekoizleak
Curtis Hanson
Arnon Milchan
Michael G. Nathanson
Gidoilariak
Curtis Hanson
Brian Helgeland
James Ellroy idazlearen L.A. Confidential eleberrian oinarritua
Aktoreak
Kevin Spacey
Russell Crowe
Guy Pearce
Kim Basinger
Danny DeVito
James Cromwell
David Strathairn
Musikagileak
Jerry Goldsmith
Argazkilariak
Dante Spinotti
Jatorrizko hizkuntza
Ingelesa
Sariak
1997ko Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Kim Basinger)
1998ko Soinu Onena eta Muntaia Onenaren BAFTA Sariak
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

L.A. Confidential (euskaraz Isilpeko L.A.) 1997ko Curtis Hanson estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Bertan honako aktoreek antzeztu zute: Kevin Spacey, Russell Crowe, Guy Pearce, Kim Basinger, Danny DeVito, James Cromwell eta David Strathairn. Filmaren argumentua James Ellroy idazlearen L.A. Confidential eleberrian oinarritua dago.

Filma honek sari ugari irabazi zituen, horien artean nabarmenenak: 1997ko Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Kim Basinger) irabazi zituen. 1998ko Emakumezko Bigarren Aktore Onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen (Kim Basinger), baita 1998ko Soinu Onena eta Muntaia Onenaren BAFTA Sariak ere bereganatu zituen. Bestalde, 1997ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palmarako izendatua ere egon zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1953. urtea, Los Ángeles hiriko poliziaren komisaldegia. Ed Exley agente gaztea (Guy Pearce) legean itsuki sinistu eta beste poliziek zeozer oker egin dutela ikusi ezkero haien bizitza hondatzeak ez dio batere axolik, bere ustez zuzena dena muturreraino eramanez, ondorioz bere saileko gainontzeko polizia gehienen ezinikusia bereganatuko du. Wendell "Bud" White ofiziala (Russell Crowe) bere lanarekiko jokamolde oldarkorra eta emakumeak babesteko joera obsesiboa duen polizia da. Azkenik, Jack Vincennes sarjentua (Kevin Spacey) narkotikoen sailan lan egiteaz gain Badge of Honor polizia telesaileko aholkulari teknikoa ere bada, gainera Sid Hudgens kazetaria (Danny DeVito) eta Hush-Hush aldizkariko argitaratzailearekin ere lotura badu, biek bata besteari kasu eta gertakariei buruzko informazioa elkar pasatzen baidute.

Egun batez, hiriko Nite Owl kafetegian lapurrak sartu eta bertan dauden bezero eta zerbitzariak odol hotzean hiltzen dituzte.Goian aipatutako hiru ikertzaileak kasu hau ikertzen hasiko direlarik. Hasiera batean lapurreta kasu soil bat zirudiena, poliziaren barneko ustelkeria eta traizioen amarauna bilakatuko da. Gainera, hiru ikertzaileak kasua ikertzen ari diren bitartean beste hainbat pertsonaia ere agertuko dira: emagaldua (Kim Basinger), Pierce Morehouse Patchett aberatsa (David Strathairn), polizia ohi bat, hiriko gangster ospetsuena (Paul Guilfoyle), bai eta kriminal talde bat ere.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]