LIFE programa

Wikipedia, Entziklopedia askea
LIFE programaren logotipoa

LIFE programa Europar Batasunak ingurumenaren aldeko proiektuak finantzatzeko darabilen tresna da, 1992an sortua. Helburu orokor hau du: Europar Batasunak ingurumen arloan dituen politika eta legeak gauzatzen, eguneratzen eta garatzen laguntzea. Horretarako, Europako balio erantsia duten proiektu pilotuak edo proiektu erakusgarriak finantzatzen laguntzen du.[1]

Europar Batasuneko kide diren Estatuetako, kide izateko hautagai diren Estatuetako, eta Europar Batasunak mugakide dituen herrialdeetako proiektuak finantzatzen ditu.[2]

Euskal Herrian ere hainbat proiektu finantzatzen lagundu du, hala nola Araban ur ipurtatsa babestekoa,[3] Aiako Harriaren natura parkean pagadi azidofiloak eta harizti galaikoportugesak kontserbatu eta lehengoratzekoa,[4] eta Nafarroan ur ipurtatsa babestekoa.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. About LIFE, LIFE programaren webgunean.
  2. LIFE programaren webguneko hasiera orria.
  3. Eneko Imaz Amiano eta Uhaina Atxotegi Alegria: «Iraungo ote du bisoi europarrak?»[Betiko hautsitako esteka], Elhuyar, 189. zenbakia, 2003-07-01.
  4. LIFE Aiako Harria proiektuaren webgunea.
  5. Nafarroako Gobernuak Bruselan sari bat jaso du ur-ipurtatsa defendatzeko proiektuarengatik, Nafarroako Gobernuak emandako prentsa oharra, Nafarroako Gobernuaren webgunea, 2009-06-25.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]