LXDE

Wikipedia, Entziklopedia askea
 LXDE
Jatorria
Sorrera-urtea2006
Azken bertsioa0.10.1
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Irakur dezakeUNIX-moduko
GUI tresnakGTK eta Qt
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daLubuntu
Euskaraz
Euskarazbai
lxde.org
GitHub: lxde
Iturri-kodeahttps://github.com/lxde eta git://git.lxde.org/git/lxqt.git

LXDE (Lightweight X11 Desktop Environment) mahaigain ingurune arin bat da. Ordenagailu zaharretarako egokia da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektua Hong Jen Yee programatzaile taiwandarrak, PCMan bezala ezaguna, abiarazi zuen 2006an, PCManFM fitxategi kudeatzailea argitaratu zuenean.

Hong Jen Yee ez zegoen GTK+ 3rekin gustora eta 2013an QTrekin probak egiten hasi zen. Adierazi zuenez honek ez du esan nahi LXDEk GTK+ albo batera utziko duenik, "Gtk+ eta Qt bertsioak elkarrekin biziko dira".

2013ko uztailaren 3an Hong Jen Yeek QT erabiltzen zuen LXDEren bertsio oso bat iragarri zuen. Urte bereko uztailaren 21ean Razor-qt proiektuak (QT erabiltzen duen beste mahaigain ingurune arin bat) eta LXDEk bat egingo zutela iragarri zuten, LXQt izenarekin. LXQtren lehen bertsioa, 0.7.0, 2014ko maiatzaren 7an argitaratu zuten. 2014ko urriaren 13an Qt 5ekin erabat bateragarria den 0.8.0 bertsioa argitaratu zuten.

LXQtren 0.9 bertsioa 2015eko otsailean argitaratu zuten, barneko garbiketa eta hobekuntza handiak dakartza. QT 4rekin bateragarritasuna albo batera utzi zuten eta Qt 5 eta KDE Frameworks 5 beharrezkoak bihurtu ziren.

Software osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LXDEk GNOMEren zenbait aplikazioren forkak sortu ditu eta beste hainbat aplikazio berri garatu ditu. Beste hainbat mahaigain ingurunetan ez bezala, LXDEren osagaiek mendekotasun gutxi dituzte eta ez daude estuki integratuta, independenteki instalatu daitezke LXDE instalatu gabe.

Osagaia Deskribapena Iruzkinak
PCManFM Fitxategi kudeatzailea eta mahaigain metafora hornitzailea
LXInput Sagua eta teklatua konfiguratzeko tresna
LXLauncher Aplikazio abiarazlea
LXPanel Ataza barra
LXSession X saio kudeatzailea
LXAppearance GTK+ gai aldatzailea
GPicView Irudi ikustailea
LXMusic XMMS2n oinarritutako audio erreproduzitzailea
LXTerminal Terminal emuladorea
LXTask Ataza kudeatzailea
LXRandR RandRren erabiltzaile interfaze grafikoa
LXDM X bistaratze kudeatzailea
SDDM X11 and Wayland, biak, onartzen dituen bistaratze kudeatzailea; LXQt-n lehenetsia da Ez du LXDE proiektuak garatu
LXNM Sareko konexioen kudeatzaile arina. Aririk gabeko konexioak onartzen ditu (Linux-en bakarrik) Utzia
Leafpad Testu editorea Ez du LXDE proiektuak garatu
Openbox Leiho kudeatzailea Ez du LXDE proiektuak garatu
obconf Openbox konfiguratzeko tresna grafikoa Ez du LXDE proiektuak garatu
Xarchiver Artxibo kudeatzailea Ez du LXDE proiektuak garatu


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]