LZ 129 Hindenburg
Wikipedia(e)tik
Hidenburg zeppelina 1936ean.
LZ 129 Hindenburg alemaniar zeppelin edo globo gidatu bat izan zen. Izena Weimar Errepublikako bigarren presidentea izan zen Paul von Hindenburg mariskalaren omenez zeraman. Atlantikoa zeharkatu ondoren 1937ko maiatzaren 6an Ameriketako Estatu Batuetako New Jersey estatuan lur hartzen ari zela sute baten ondorioz suntsitu egin zen, ezbehar horretan 36 pertsona hil zirelarik (bidaiarien heren bat gutxi gorabehera). Garai hartako hedabideek istripu honen albistea asko hedatu zuten, ondorioz garraiobide gisa zeppelinen amaiera suposatu zuen.
Ikus gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Hidenburg zeppelinaren azken bidaia eta istripuari buruzko bideoa (Ingelesez)
- Hidenburg zeppelinaren istripuaari buruzko bideoa. Youtube.com (Ingelesez)