La Fura dels Baus
Wikipedia(e)tik
La Fura dels Baus Kataluniako antzerki-taldea da.
Antzerki-mota berritzaile eta txundigarria egiten du, beldurra eta zirrara biziak eragiten dituena. Irudi eta soinuaren teknika sofistikatuen bidez oso giro ikusgarriak lortzen dituzte. Kontsumo-gizartearen ohiko irudi eta zaratak desitxuratzen dituzte beren ikuskizunetarako material bihurtzeko. Antzerki independentetik datorren taldea da, eta ikuskizunen lantegi garrantzitsu bihurtu dira. Obrarik ezagunenetako batzuk Actions eta Nun dira. Antzerki-lanez gainera, giroa alaitzeko ikuskizunak ere eskaintzen dituzte, 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetako hasiera ekitaldikoa adibidez.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Katalanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) La Fura dels Bausen webgune ofiziala
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.