La Gazzetta dello Sport

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

La Gazzetta dello Sport (Kirolaren Kazeta) kirolari dedikatutako egunkari italiar bat da, lehen aldiz 1896ko apirilak 3an argitaratu zena. Eliseo Riveraren Ciclista eta Eugenio Camilloren La Tripletta argitalpenen arteko elkartzetik sortu zen. Egunkaria, arrosa kolore bereizgarriko paperean inprimatua, Italiako salduena da, egunero 400.000 ale argitaratuz eta hiru milioi irakurle baino gehiagoko hedapenarekin. 2000tik larunbatetan Sportweek izeneko aldizkari bat gehitzen du.

Kirol mota guztiei buruzko berriak ematen dituen arren, nagusiki futbolean, eta, bereziki, txirrindularitzan zentratzen da. Milanen argitaratzen da.

1909tik Italiako etapatan banatutako txirrindularitza lasterketarik garrantzitsuena den Italiako Giroaren antolaketako zati aktiboa da, zeini, gainera, bere kolore arrosa bereizgarria ematen dion.

Bere egungo zuzendaria Andrea Monti da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
La Gazzetta dello Sport