La Madeleine harpea
| La Madeleine harpea | |
|---|---|
| Bertako izena | (Okzitanieraz) Abric de la Magdalena |
| Udalerria | Tursac |
| Bisitagarria | ez |
| Margoak | ez |
| Aztarnak | bai |
| Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Bolian landutako bisontea, La Madeleine harpean aurkitua. Les Eyzies-de-Tayac-Sireuilgo Musée national de Préhistoire. |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, iii |
| Erreferentzia (ID) | 85 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
| Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
La Madeleine harpea (okzitanieraz: Abric de la Magdalena; frantsesez: Abri de la Madeleine) Okzitaniako Périgord eskualde historikoko Tursac udalerrian (Frantziako Dordoina departamendua) dagoen aztarnategi arkeologikoa da, Paleolito amaierako Magdaleniar kulturari izena eman diona. Édouard Lartetek aurkitu eta induskatu zuen 1863 eta 1865 artean. Harpe honetan Goi Paleolitoko arte higigarriko pieza ugari aurkitu dira.
Leku hau Erdi Aroan okupatua izan zen. Zati batean harkaitzean zulatutako eliza eta gazteluaren hondakinak ditugu orduko herrixka trogloditaren lekukoak.
UNESCOk 1979an Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Vézère ibarrean dauden aurrehistoriako beste 146 aztarnategi eta apaindutako 25 haitzulorekin batera.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Pole-prehistoire.com: La Madeleine harpea
- (Frantsesez) Le village troglodytique de la Madeleine