Réunion
| Réunion (974) | |
|---|---|
| Eskualdea | Réunion |
| Prefetura | Saint-Denis |
| Azpiprefeturak | Saint-Benoit Saint-Paul Saint-Pierre |
| Biztanleria | 776.948. (1999) |
| Dentsitatea | 309 bizt / km² |
| Eremua | 2517 km² km² |
| Barrutiak | 4 |
| Kantonamenduak | 49 |
| Herriak | 24 |
| Departamendu burua |
Nassimah Dindar (RPR) |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Réunion[1] (frantsesez: La Réunion, la ʁeynjɔ̃ ahoskatua; lehen Île Bourbon) Frantziako itsasoz haraindiko eskualdea eta departamendua (974) da era berean. 2.517 km²-ko uharte bat da Indiako ozeanoan kokatua, Madagaskar uhartetik 700 km ekialdera eta Maurizio uhartetik 200 km hego-mendebaldera, Maskareinak uhartediaren mendebaldean. Hiriburua Saint-Denis da. Beste hiri nagusiak dira Le Port, Saint-André, Saint-Benoît, Saint-Joseph, Saint-Leu, Saint-Louis, Saint-Paul, Sainte-Suzanne, Salazie eta Le Tampon. Departamendu honek, estatu ez izan arren, badu estatuentzako goi-mailako domeinu bat esleituta, .re.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
Portugaldarrak XVI. mendearen hasieran iritsi ziren arte, inor ere ez zen bizi uhartean. Frantsesak 1634. urtean heldu ziren, eta Afrikako esklaboak eraman zituzten kafe- eta gero azukre-kanabera soroetan lan egin zezaten. 1848. urtean esklabotza debekatu zenean, Indotxinatik, Indiatik eta Afrikako ekialdetik iritsi ziren langileak. Frantziako kolonia izan zen 1946. urtean itsasoz haraindiko departamendu bihurtu zuten arte, Frantziaren administraziopean betiere. Han finkatu zen 1973. urtean, bestalde, Frantziak Indiako ozeanoan zuen armadaren base nagusia.
Geografia [aldatu]
Uharte bolkanikoa da. Goi-lautada zabal batek hartzen du uhartearen erdialdea, eta han daude uharteko sumendi garaienak (Piton des Neiges, 3.068 m). Uhartearen hegoaldean eta ekialdean euri asko egiten du apiriletik urria arte (4.000-8.000 mm, batez beste) hego-ekialdetik jotzen duten haizeei esker. Mendebaldean eta iparraldean, berriz, 625 mm euri-ur biltzen da urtean batez beste. Klima tropikala da, beroa kostaldean eta idorragoa barnealdean. Landaretzari dagokionez, Réunion uhartearen hegoaldean eta ekialdean baso trinkoak dira nagusi, eta iparraldean eta mendebaldean sabana.
Udalerri nagusiak (barrutiak) [aldatu]
Demografia [aldatu]
Biztanleak europarrak, afrikarrak, indiarrak eta txinatarrak ziren lehen, eta, gaur egun, arraza horien nahasketatik sortuak dira biztanleak. Kreolera da uhartean zehar hedatuen dagoen hizkuntza, baina frantsesa da hizkuntza ofiziala. Biztanle gehienak katolikoak dira ,eta biztanleen % 40tik gora 15 urte baino gazteagoak dira.
| Urtea | Biztanleria | Urtea | Biztanleria | Urtea | Biztanleria | ||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1671 | 90 | 1830 | 101.300 | 1961 | 349.282 | ||
| 1696 | 269 | 1848 | 110.300 | 1967 | 416.525 | ||
| 1704 | 734 | 1849 | 120.900 | 1974 | 476.675 | ||
| 1713 | 1.171 | 1860 | 200.000 | 1982 | 515.814 | ||
| 1717 | 2.000 | 1870 | 212.000 | 1990 | 597.823 | ||
| 1724 | 12.550 | 1887 | 163.881 | 1999 | 706.300 | ||
| 1764 | 25.000 | 1897 | 173.192 | 2006 | 781.962 | ||
| 1777 | 35.100 | 1926 | 182.637 | 2007 | 790.500 | ||
| 1789 | 61.300 | 1946 | 241.708 | 2008 | 802.001 | ||
| 1826 | 87.100 | 1954 | 274.370 | ||||
| INSEEren erroldetatik ateratako datu ofizialak; estimazioak letra etzanean. | |||||||
Ekonomia [aldatu]
Laborantza (azukre-kanabera, tabakoa, tea, banilla, loreak) da ekonomia-jarduera nagusia. Industria (garatu gabea) hiri nagusietan baizik ez da (azukre-findegiak, ron-destilategiak, tabakogintza). Inportatu behar izaten ditu, beraz, petrolioa, nekazaritzarako makineria, ibilgailuak eta, oro har, eskulanak.
Reuniondar ezagunak [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
| Frantziako eskualdeak | ||
|---|---|---|
|
Frantzia metropolitarra : Akitania • Alsazia • Auvernia • Borgoina • Bretainia • Centre • Champagne-Ardenne • Franche-Comté • Île-de-France • Korsika • Languedoc-Roussillon • Limousin • Lorrena • Midi-Pyrénées • Nord-Pas-de-Calais • Normandia Garaia • Normandia Beherea • Pays de la Loire • Pikardia • Poitou-Charentes • Provence-Alpes-Côte d'Azur • Rhône-Alpeak Itsasoz haraindiko eskualdeak : Guadalupe • Guyana • Martinika • Mayotte • Réunion |
||
|
|||||||||||||||||||||||
| Gizateriaren Ondarea Frantzian | ||
|---|---|---|
|
Albiko aita santuen hiria • Alpeen inguruko historiaurreko palafitoak • Amiensko katedrala • Arc-et-Senansko errege gatzaga • Arlesko monumentu erromatar eta erromanikoak • Avignongo Aita Santuen jauregia eta zubia • Bordeleko kaiak • Bourgesko katedrala • Carcasona • Chartresko katedrala • Pianako kalatuak • Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak • Done Jakue bidea* • Belgika eta Frantziako ezkila-dorreak • Fontainebleauko jauregia • Monte Perdido • Lascauxko kobazuloa • Le Havre • Loira ibarra • Lyon • Fontenayko abadia • Canal du Midi • Mont-Saint-Michel • Nancyko plazak • Kaledonia Berriko urmaelak • Orangeko erromatar antzokia eta garaipen-arkua • Paris, Senaren ibaiertzak • Provins • Reimsko katedrala, San Remigioren basilika eta Tau jauregia • Pont du Gard • Saint-Savin-sur-Gartempeko abadia • Vaubanen gotorlekuak • Saint-Émilion • Salins-les-Bainsko gatzaga • Estrasburgo • Versaillesko jauregia eta parkea • Vézelayko basilika eta muinoa * Euskal Herrian |
||