La Reine Margot (1994ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:32, 22 urtarrila 2016


La Reine Margot 1994ko Patrice Chéreau frantziar zinema zuzendariaren film historikoa da, Alexandre Dumasen izen bereko eleberrian oinarrituta.

Bost César Sari eta Cannesko Zinemaldian Epaimahaiaren Saria irabazi zituen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XVI. mendean, katolikoek eta protestante higanotek Frantziako Erresuma kontrolpean izateko borrokatzen dute. Karlos IX.a Frantziakoa (Jean-Hugues Anglade) errege neurotiko eta hipokondriakoa da, Katalina Medici (Virna Lisi) bere amaren kontrolpean dagoena. Katalina azpijokoetan dabil: alde batetik Margarita (Isabelle Adjani) bere alaba Henrike III.a Nafarroakoa (Daniel Auteuil) higanoten buruzagiarekin ezkonduko du; eta bestetik, San Bartolome gaueko sarraskia bultzatuko du. Baina Margaritak ez du Henrike gustukoa, La Môle bere soldaduaz maitemindurik dagoelako.

Aktoreak

Kanpo loturak