La comunidad

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:52, 22 urtarrila 2016

La Comunidad (euskaraz "Komunitatea") 2000an Álex de la Iglesia bilbotar zinema zuzendariak zuzendu eta Carmen Maura madrildar aktoreak protagonizatutako umore beltzeko espainiar filma bat da.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Julia (Carmen Maura) bizitzan zorte gehiegi izan ez duen emakume bat da, etxe saltzaile gisa higiezinen agentzia batetara lan egin eta senar ezkor eta arrunt bat du (Jesús Bonilla). Ezustean eta bizitzaren katramilak medio, emakume atsekabetua zenak Madrilgo hildako baten etxebizitzan300 milioi pezta topatuko ditu, gertakizun honek bere bizitza agitz aldatuko duelarik; baina aurretik eraikin horretako komunitateko bizilagun setati eta diruzale haserretueei aurre egin beharko die, guzti horien buru eskrupulurik gabeko administratzailea dagoelarik, hau ere diruaz jabetu nahizik. Emakumeak komunitateak parean jartzen dizkion iruzur, oztopo eta arriskuei aurre egin beharko die, eraikinetik bizirik eta diruaren jabe dela atera nahi baldin badu. Oso modu berezian, umore beltzak suspentseari lekua lagako dio, gero beldurrari ere bai, azkenean konplexurik gabeko akziozko amaiera bat iritsiko delarik.

Aktoreak

Sariak

2000eko Donostiako Zinemaldian filma honetan burututako antzezpenarengatik Carmén Maura aktoreak Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen, gainera urte berean bi Goya Sari ere bereganatu zituen, Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Saria (Carmén Maura) eta Errepartuko Aktore Onenaren Saria (Emilio Gutiérrez Caba).

Kanpo loturak