La vaquilla

Wikipedia, Entziklopedia askea


La vaquilla (euskaraz 'Bigantxa') 1985eko Luis García Berlanga espainiar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Alfredo Landa, Guillermo Montesinos, José Sacristán, Santiago Ramos, Carles Velat, Eduardo Calvo, Violeta Cela, Agustín González, María Luisa Ponte, Juanjo Puigcorbé, Amelia de la Torre eta Adolfo Marsillach aktoreek antzeztu zuten.

Filma nagusiki Sause udalerrian filmatu zen.

Argumentua

Espainiako Gerra Zibila (1936-1939). Frontean errepublikar soldadu batzuen egonaldia gutunak idatzi eta lo egitera mugatzen da. Baina frankisten eremuan Abuztuaren 15eko Ama Birjinaren jaieguna dela eta zezenketa bat ospatuko dela frontearen beste aldetik ohiuka iragartzen dienean haien lasaitasuna amaituko da. Errepublikar eremuko soldadu talde batek frankistei festa izorratu eta janaria bereganatu asmoz frontearen beste aldera pasatzea erabakiko du.

Aktoreak

Iruditegia

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La vaquilla Aldatu lotura Wikidatan