La viuda valenciana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alicia Ramírez eta Juanjo Prats lan hau antzezten 2008an

La viuda valenciana Felix Lope de Vegaren antzezlan bat da, 1600 inguruan idatzia eta 1620an argitaratua, bere komedien Parte XIV izeneko lanean.

Istorioa

Istorioa Leonardari buruzkoa da, berriki alargun geratu den emakume eder eta gazte bat. Leonarda irmo mantentzen da bere maitasunaren bila ari diren Otón, Valerio eta Lisandrori ezezkoak emanez, ez berriki hil den bere senarraganako leialtasunagatik, baizik eta bere askatasuna mantentzeko. Camilo, zaldun prestu bat, bere bidean agertzen den arte. Une horretatik aurrera bere xede berria jarraituko du, baina beti itxurak mantenduz.

Azken antzezpenak

Lan hau askotan antzeztu da espainiar antzokietan XX. eta XXI. mendean zehar. Honako antzezpen hauek nabarmen daitezke: