Labana Luzeen Gaua

Wikipedia(e)tik
Labana luzeen gaua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ernst Röhm, SAren buruzagi nagusia eta eraildakoetako bat.

Labana Luzeen Gaua[1] (alemanez: Nacht der langen Messer) 1934eko ekainaren 30koari deritzo; gau latz hartan Adolf Hitlerren aginduz Sturmabteilungeko (SA) buruzagiak atxilotuak edota erailak izan ziren.

1933an Hitler kantziler egin bezain laster, alderdi naziak estatuaren estruktura guztiaren jabe egiteko prozesuri ekin zion, beti ere SA edo alderdi naziko eraso taldeen laguntzarekin. 1921ean sortutako talde paramilitar honek alderdiaren fronte armatua osatzen zuen eta Ernst Röhmen aginduetara zegoen.

1931n, SA-k 70.000 kide bazituen eta, Röhmen agindupean, 170.000 lortu zituen 1933an eta 4.500.000 1934an. Kide hauetariko asko eta asko lehengo Freikorpsetik zetozen. Gobernura iritsi zenean, Hitler enpresaburu eta militarrekin harremanak estutzen saiatu zen, indar ikaragarria lortu bazuen ere, ez baitzuen gehiengo absolutua.

Harreman honetan SAk oztopo handia ziren, bere biolentziak burgesia beldurtu egiten baitzuen erabat eta armada berak mesfidantzaz begiratzen baitzion bere lehia eta handinahiari.

Guzti honi alderdi naziaren barneko lehiakortasuna gehitu behar zaio. Heinrich Himmler (SS edo Schutzstaffelen buruzagia), Reinhard Heydrich (SD edo sicherheitdiensten buruzagia) eta Hermann Göringek barne ministroak SA paretik kentzeko gogoz zeuden, eta Röhm bereziki. Etengabeko presioekin batera, Röhmek agintea hartzera zihoan zurrumurruak ez ziren isiltzen. Tentsioa izugarrizkoa zen eta Himmelerrek SAk estatu kolpe bat emateko asmoa zuela zioen txosten bat aurkeztu zion Hitlerri, parte hartuko zuten pertsonen zerrenda luze bat azalduz.

1934ko ekainaren 30eko gauean, Hitler eta SSen pelotoi bat Wiesseko etxebizitza batean aurkeztu ziren; han zeuden bilduta Ernst Röhm eta beste SAko zenbait kide, Hitlerren agindua betez. Röhm eta bere taldea atxilotu zituzten eta Göring eta Himmlerren zerrenda azaltzen zirenen bila hasi ziren.

24 ordutan Röhmek bizirik iraun zuen, bere lagunek ez bezala. Hori nahi izan zuen Hitlerrek Lehen Mundu Gerran bere buruzagi izan zenarentzat, baina Himmler eta Göring ez zetozen bat eta Adolf iritziz aldatzea lortu zuten. Bere buruaz beste egiteko aukera eman zioten Röhmi, baina ez zuen onartu eta 1934ko uztailaren 1ean SS-ko Theodor Eicke koronelak eta Michael Lippert kapitainak hil zuten. Egonleku bera izan zuten Gregor Strasser, Kurt von Schleicher jeneralak eta beste 200 bat pertsonek.

Garbiketa haren berri ez zen 1934ko uztailaren 13 arte emango. Röhmen taldeko kide batzuk Hitlerren SS-etan sartu ziren. SA-k ez ziren guztiz desagertu, baina indarra erabat galduta zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]