Labe garai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bizkaiko Labe Garaiak gaur egun

Labe garaia burdina lantzen den tokia da. Normalean labe garai bat 30 metroko altzairuzko kapsula zilindriko bat da. Hau, beroa jasaten duen material ez-metaliko batez estalita dago, adibidez asbestoz edo adreilu errefraktarioz. Kapsularen diametroa txikitu egiten da gorantz eta beherantz eta diametrorik handiena gutxi gorabehera garaiera osoaren laurdenean dago kokatuta. Labearen beheko aldea haizebide izeneko hainbat irekigune tubularrez osatuta dago. Bertatik haizea pasarazten da kokea pizteko. Hondotik hurbil zulo bat dago, bertatik arrabioa irteteko labe garaia husten denean. Zulo horren gainean, baina haizebideeen azpian, zepa kanporatzeko beste zulo bat dago. Labe garaiaren goiko aldeak arnasbide batzuk ditu ihes-gasentzako eta kalapatxa borobil pare bat, balbulen bidez itxita, kanpai formaz. Hemendik burdin-minerala, kokea eta kareharria sartzen dira. Behin altzairua likidoa izanda, mota desberdinetako galdaketetan sar daiteke material jakin batzuk lortzeko: galdaketa arruntarekin produktu bukatuak lortzen dira, galdaketa jarraiarekin laminazio trenak lortzen dira, eta azkenik, lingote-ontzien gaineko galdaketarekin, logikoa denez, lingoteak lortzen dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Labe garai