Labrador penintsula
| Labrador penintsula | |
|---|---|
Satelite bidezko argazkia |
|
| Geografia | |
| Kokalekua | Quebec, Labrador |
| Koordenatuak | 55°N 69°W / 55°N 69°W |
| Azalera | 1.400.000 km² |
| Punturik garaiena | D'Iberville mendia 1.652 m. |
| Administrazioa | |
| Demografia | |
| Biztanleria | 150.000 bizt. (2006) |
Labrador penintsula[1] Kanadako ipar-ekialdean dagoen penintsula handia da. Quebec eta Labrador lurraldeen iparraldean dago.
Guztira, 1.400.000 km2-ko azalera du. 2006ko erroldaren arabera 150.000 biztanle ditu.
Eduki-taula |
Administrazioa [aldatu]
Labrador-Ungava izenaz ere deitzen da Labrador penintsula eta Quebec-eko probintziaren ipar eta ipar-ekialdea (Quebec Berria) eta Ternuako probintziaren barnealdea (Newfoundland) hartzen ditu. Administrazioaren aldetik Kanadako ekialdeko muturreko lurraldea da, Quebec eta Newfoundland edo Ternuako lurraldeen artean banatua.
Mugak [aldatu]
Mendebaldean Hudsoneko badia, iparraldean Hudson itsasartea eta Ungavako badia, ekialdean Labrador itsasoa (eta Ozeano Atlantikoa) eta hego-ekialdean Ternuako uhartea, San Laurendi golkoa eta Eastmain ibaia mugak ditu.
Eskualdeak [aldatu]
Penintsula Ternua eta Labradorreko Labrador eskualdeak eta Quebeceko Saguenay-Lac-Saint-Jean, Côte-Nord eta Nord-du-Québec eskualdeek osatuta dago.
Hiri nagusiak [aldatu]
Schefferville (Quebec), Labrador City eta Wabush (Newfounland) dira hiri nagusiak.
Geografia [aldatu]
Orografia [aldatu]
300-700 m garai diren ordokiak dira Labradorreko lurralde gehienean, eta glaziar, aintzira eta ibai asko dago. Mendilerro bat da zabaldiaren iparraldean (Torngat, 1.675 m.).
Klima [aldatu]
Klima oso hotza da, eta neguan erraz iristen da -45 °C-ra (urteko batez besteko tenperatura -4,4 °C-koa da).
Biztanleak [aldatu]
Labrador penintsulako itsasertzetan eskimalak bizi dira eta barnealdean talde algonkindar gutxi batzuk. 37.000 europar bizi da gaur egun Labradorren, meatzeetan lanean gehienak.
Ekonomia [aldatu]
Meatze handiak dira (burdina, nikela, amiantoa, kobrea, urrea eta uranioa) eta hori da, arrantzarekin batera, bertako ekonomia jarduera nagusia.
Historia [aldatu]
Joan Caboto, Ingalaterrako koroaren zerbitzuan ziharduen italiar itsasgizona, Labrador penintsulan ibili zen XV. mendearen bukaeran eta haren hegoaldeko itsasertzetan jardun zuten arrantzale euskaldunek, bretoiek eta bestek XVI. mendearen hasieratik aurrera.
XVI. mendean Frantziako koroa nagusitu zen penintsulan.
Utrechteko Itunaren ondoren (1715), guztiz murriztu ziren arrantzale euskaldunen bidaiak Ternuara eta Labradorrera, eta ingelesen mende geratu zen Labrador osoa 1763. urtean. Kanadako lurraldea izan zen 1774an.
1890. urtean burdin hobi itzelak aurkitu ziren, baina 1950. urtea arte ez zen ustiakuntza hasi, teknika arazo handiengatik.
1927an zehaztu zen Labradorren, Quebec eta Newfounland (Ternua) lurraldeen arteko muga.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.