Labraza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Labraza

 Araba
Vista de Labraza.jpg
Labrazaren ikuspegia.
Udalerria Oion
Labraza is located in Euskal Herria
Labraza
Labraza is located in Araba
Labraza
Koordenatuak: 42°34′06″N 2°25′03″W / 42.56833°N 2.4175°W / 42.56833; -2.4175Koordenatuak: 42°34′06″N 2°25′03″W / 42.56833°N 2.4175°W / 42.56833; -2.4175
Garaiera 670 m

Labraza Oion udalerriko hiribildu harresiduna da. Oiondik gertu dago eta Nafarroarekin egiten du muga.

Erdi Aroko herria da. Nafarroako Antso VII.ak forua eman zion 1196. urtean eta San Cristobal de Labraza izena jaso zuen. 1461ean, Guardiarekin batera, Gaztelako Erresuman sartu zen. 1501eko abuztuaren 14an Arabako Ermandadean sartu zen.

Gaur egun, 1977ko martxoaz geroztik Labraza eta Gorrebusto udalerriak Oiongo udalerrian sartu ziren eta administrazio batzar bihurtu ziren.

Gaztelu bati buruzko dokumentazioa dago, nahiz eta gaur egun gazteluaren arrastorik ia ez dagoen.

1996ko martxoaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Labrazako eremu arkeologikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondarearen Inbentario Nagusian sartu zuen, monumentu multzo kategorian sailkatutako kultura ondasun gisa.

2008ko ekainaren 13an Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.

Eduki-taula

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • Done Mikel eliza.
  • Errukiaren Ama Birjinaren baseliza.
  • Mairuaren Iturria.
  • Harresia. Labraza harresiz inguratutako hiribildua da, gaztelu baten inguruan zegoena, gaur egun harresiaren aztarnak daude erdi aldean. Harresiak pixkanaka babeserako elementuak galduz joan da, baina hala ere oraindik badaude zenbait dorre eta hormatal. Hormaren alde bietara harearrizko pilare lodiak daude, hauek material pobreagoekin bete ziren arren. Hasierako baoetatik gaur egun dorreen saeterak eta komunikazio baoak baino ez dira kontserbatzen, horietako asko itxita daudelarik. Hegoaldeko dorrean itsatsitako matakana ere kontserbatzen da eta elementurik interesgarriena da. Beste dorreetatik oso nabaritua dago, besteengandik oso urrun dagoelako eta lau aldeetatik itxita dagoelako. Hiribilduko etxeak harresiaren barru aldeko hormataletara itsatsiz joan dira, eta hego zein ekialdeko aldeetan, etxeetarako sarrera harresitik edo barruko kaleetatik egin daiteke. Labraza Euskal Herrian dagoen hiribildu-gotorleku txikiena da. Harresien izaera arkaikoak, hormetan dituen Erdi Aroko aztarnekin eta itsatsitako etxeek jasan duten garapenagatik, hiribildu hau Araban muino gainean altxatutako hiribildurik esanguratsuena bihurtzen du.

[aldatu] Herriko festak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak