Labuat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Labuat
Datuak
JatorriaEspainia
Musika motaPop, Indie, Jazz, Soul
Urteak2009 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Sony Music
Virginia Maestro
Informazio gehigarria
www.labuat.com
MySpace: labuatoficial Musicbrainz: 018bec4a-2a2b-453c-aed2-feb5b16efa2a Songkick: 2480081 Discogs: 1379255 Edit the value on Wikidata

Labuat Virginia Maestrok, Risto Mejidek eta The Pinker Tones-ek sortutako egitasmo musikalari deritzo. Izen horrek erabiltzen da Virginia Maestroren izen artistiko moduan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena eta Sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proiektuaren atal bat Risto Mejidek sortutakoa izan zen, zeinek zenbait abesti sortu zituen emakumezko ahots batek grabatu eta The Pinker Tones-ek produzitu zitzaten. Mejidek ez zuen ahots egokirik aurkitu, Virginia Maestro entzun zuen arte, 2008ko Operación Triunfo telebistako programaren hautapen frogetan. Virginiak akademian zegoen bitartean, Mejidek Sony BMG diskografikarekin akordio bat egin zuen jadanik, diska merkaturatu zezan, nahiz eta Virginiak programa ez irabazi.

« Ni programan nengoenean, The Pinker Tones eta Ristok jadanik hitz egin zuten, ni noizko irten, proiektuarekin hasi ahal izateko. Haiek Sony-rekin hitz egin zuten eta akordio batetara ailegatu ziren eta guzti, zeinetan adostu zuten diska sortzea, nahiz eta nik irabazi ez. Argi dago, nik ideiarik ez nuela horri buruz. Larrituta nengoen nire bizitzarekin zer gertatuko zela eta. Esku tartean zeukaten proiektu bat zen eta soilik falta zitzaien ahots egokia. Nire ustez, bion aldetik sorte handia izan da aurkitu izana. »

Virginia Maestro

Programaren finalaren ostean egindako festan, Risto Mejidek Virginiari hitz egin zion abesti horiei buruz, eta bere telefono zenbakia eskatu zion, zerbait proposatu nahi baitzion. Bi egunen ostean, Virginia bere etxera joan zen maketak entzuteko, eta argazki bat ikusi zuen non bere aurpegia agertzen zen, azpian “Labuat” jartzen zuelarik. Berehala kidetu zen izen harekin, esanhaia ezagutu zuenean.

« Ristoren ideia bat izan zen, bere etxera joan nintzen goizan, programatik atera eta bi egunetara, maketa entzutera eta bere proiektua proposatu iezadan, mahai batean nire argazkia bat ikusi nuen, eta behean “Labuat” jartzen zuen. Esan zidan Bartzelonako kontzertu gela baten izena zela, non jazz musika lehenengo aldiz entzun zuen. Horrek ekarri zuen nik oso kidetuta sentitzeak izen horrekin. Ondoren esan zidan frantzeseko La boîte hitzetik zetorrela, diskoteka esan nahi duena, baina kontzertu gela txiki baten antzera. Gero eta kidetuagoa sentitzen nintzen. Musika sentitzeko daukadan moduan, barrukotasunez baietza eman nion, barnetik kanpora. [1] »

Virginia Maestro

Diskaren produkzioa hasi zen, The Pinker Tones-ek Virginiari bere gustoko musikaren zerrenda bat eskatu ziotenean.[2]

2009: "Debut albuma"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008Ko Abenduaren 5ean publikoki iragarri zen proiektuaren izena.[3].[4]2009ko otsailean, baieztatu zen Risto Mejidek abesti guztien egilea zela, bi izan ezik, (Carta de Otoño, Virginiak sortutakoa bai musika bai letra, eta Al Margen, zeinek musika Ristok sortu zuen, Virginiak letra egin zuelarik), The Pinker Tonesek produktoreak izan zirela, eta lehenengo single-a Soy tu Aire izena izango zuela. Proiektua ofizialki aurkeztu zen komunikabideen aurrean Madrilgo Arte Ederren Elkartean, prentsaurre baten bidez.

Azkenean, diska, Labuat izena zuena ere, Otsailaren 24ean salgai jarri zen, lehenengo astean Promusicae zerrendako (Espainian gehien saldutako 100 disken zerrenda) bigarren postura ailegatuz.[5] Martxoan, edizio berezi bat sortu zen,[6]eta beste bat biniloan.[7] Maiatza eta Apirilean aurkezpen gira bat hasten da, zeinek estatuko hiri garrantzitsuenetatik igaro zen. Izan ere, Bartzelonako Luz de Gas diskotekan, “sarrerarik gabe” adierazten zuen kartela eskegi behar izan zuten. [8] Beyoncé-ren abiatzaileak izan zen ere Bartzelonako kontzertuan.[8] Diskaren aurkezpena eta zenbait hilabetetara, 20.000 bat diska saldu dituela baieztatzen da, eta bigarren diska bat egongo dela ziurtatzen dute. Gainera, diska Latinoamerikan aurkeztu zuten ere. Azkenik, Virginia Maestrok TVE-k antolatutako ekitaldi batean parte hartu zuen, non urteko diska hoberena hautatzea bilatzen zen. Izan ere, bertara izan zen gonbidatua diska gehien saldu zituen talde berria izateagatik.[9]

2010: "Diska Berria"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 13an, Virginia GG Producciones-ren grabaketa estudiora doa, bere proposamenaren maketak grabatzeko asmoz, bigarren diskoko abestiak izango direnak.[10] Honetan, gainera, ez da egongo Risto Mejideren parte hartzerik.[11]

2010eko urtarrilean diskaren grabaketarekin hasten da, zeinetan Virginia abesti guztien koproduktorea den, eta Iñaki Garcíak (produkzio artistikoa, konponketak, pianoa eta teklatua) ere parte hartzen duen, Ismael Guijarro (produkzio teknikoa), Jorge Ojea (gitarra, banjoa, ukelelea eta dobroa), Jose Bruno “El niño” (bateria), Toño de Miguel (baxua eta kontrabaxua), Manuel Machado (tronpeta), Carlos Narea (perkusio txikia), eta Oscar Clarosekin (nahasketa arduraduna) batera. Ere baieztatzen da The Pinker Tones-en desagerpena proiektuari dagokionez.[12]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudio Albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Single-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soy tu aire (2009)
  • De pequeño (2009)
  • Carta de otoño (2009)

Abestien Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]