Lacrosse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:12, 12 urria 2015
Emakumezkoen lacrosse-partida bateko irudia.

Lacrossea Kanadako amerindiarren joko batean oinarritzen den kirola da.

Hamarna jokalariko bi talderen artean jokatzen da; jokalariek crosse izeneko makila luze bana erabiltzen dute, behealdeko muturrean sare bat duena, pilota menderatu, garraiatu eta jaurti ahal izateko. Jokoaren helburua pilota arerioaren atean sartzea da. Lacrosse jokoa Olinpiar Jokoa izan zen 1904an eta 1908an.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lacrosse Aldatu lotura Wikidatan