Ladislao Galartza Lizartza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Galartza VII.a
Izen osoa: Ladislao "Ladis" Galartza Lizartza
Jaiotza data: 1990eko uztailaren 13a (33 urte)
Jaioterria: Baraibar (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: atzelaria
Altuera: 1,89 m
Pisua: 85 kg
Debutatze data: 2009ko uztailaren 12a
Debutatze pilotalekua: Labrit pilotalekua

Ladislao Galartza Lizartza, pilota arloan Galartza VII.a edo Ladis Galartza deiturez ezaguna (Baraibar, Nafarroa Garaia, 1990eko uztailaren 13a) esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari jokatzen du. Aita Galartza III.a du; eta osaba, Galartza V.a. Berria eta Lezo Torneoak 2007an eta Lizarrako Torneoa 2008an irabazi ondoren, profesional bilakatu zen 2009an, Aspe enpresarekin; 2013ko urtarrilean, berriz, Asegarcera igaro zen. Izan ere, Asegarcek atzelari gutxi zuen, eta gehiago jokatzeko emandako aukera onartu zuen Galartzak.[1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.