Ladron Eneko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ladron Eneko (? - Naiara, 1155[1]) (baita «Latron», «Ximeno Ladron», «Ximeno Eneko»,[2] «Ladron Eneko Gebarakoa» eta ezagunagoa «Ladron kondea» ezizenaz) Iruñeko Erresumako noblea izan zen, Alfontso I.aren (1104 - 1134), Gartzia V.aren (1134-1150) eta Antso Jakitunaren (1150-1194) erreinaldietan. Bela leinuko kideak 1125 edo 1130z geroztik Arabako konderria zuen kontrolpean eta, batzuetan, baita Bizkaia eta Gipuzkoa ere bai[3].

1124an Alfontso I.a Nafarroakoaren kontra matxinatu ondoren, menderatua izan zen. Hala ere 1125ean Araba eta Estibalitzen jauna izan zen, eta handik gutxira Gesaltza Añana, Faltzes eta Haro.[2]

Araba eta Bizkaiko jauna zenean[2], Lope Eneko eta Fortun Eneko bere anaiekin batera, Baionako setioan (1130-1131) parte hartu zuen[4]

1136an, Iruñea eta Leongo Erresumen borrokan zeudela, Leondar erregeak Ladron Eneko harrapatu eta honek leondarren alde egin zuen, 1143an berriro iruindarren alde egin arte. Bela Ladron bere semea, berriz, beti izan zen Gartzia V.aren alde.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Estornes Lasa, Bernardo, Ladrón Íñiguez de Guevara, Auñamendi Eusko Entziklopedia, http://www.euskomedia.org/aunamendi/84263 .
  2. a b c   Lema Pueyo, José Ángel (2008), Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134), Gijón: Trea, 312-315. orrialdeak, ISBN 978-84-9704-399-1 .
  3.   Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier (2000), «La quiebra de la soberanía navarra en Álva, Guipúzcoa y el Duranguesado (1199-1200)», RIEV 45 (2): 439-494, ISSN 0212-7016, http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/riev/45439494.pdf .
  4.   Lema Pueyo, José Ángel (2008), Alfonso I el Batallador, rey de Aragón y Pamplona (1104-1134), Gijón: Trea, 331. orrialdea, ISBN 978-84-9704-399-1 .


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.