Lady Gaga
| Lady Gaga | ||
|---|---|---|
Lady Gaga 2011 |
||
| Datuak | ||
| Ezizenak | payasoa, monkey | |
| Jaiotza herria | Manhattan, New York |
|
| Jaiotza data | 1986ko martxoaren 28a (27 urte) | |
| Musika mota | Pop, musika elektronikoa eta dance | |
| Tresnak | Ahotsa, pianoa eta sintetizatzailea | |
| Urteak | 2006-gaur egun | |
| Webgunea | http://www.ladygaga.com | |
Stefani Joanne Angelina Germanotta —Lady Gaga izen artistikoaz ezagunagoa— (Yonkers, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1986ko martxoaren 28a) musikagilea, abeslaria eta DJa da.
Biografia laburra [aldatu]
Yonkersen jaioa, Manhattanen hazi zen eta Convent of the Sacred Heart ikasi zuen. Geroago New Yorkeko Unibertsitateko Tisch School of the Artsen ikasi zuen. 20 urterekin Interscope Records diskoetxean musikagile bezala hasi zen lanean Pussycat Dolls bezalako pop musika taldeentzat abestiak idatziz.
2008 bere lehen diskoa atera zuen "The Fame", berarekin 12 milioi kopia maila mundialean saldu zituen 2008 eta 2010 urteen artean. Disko horren lehenengo bi singelak "Just Dance" eta "Poker Face". "Poker Face" 2009-ko abestirik arrakastatsuena bihurtu zen maila mundialean 9,8 milioi kopia salduta legalki eta laugarren postua 7,7 milioi deskarga legalekin. 2009-ko Azaroan bere hirugarren EP atera zuen "The Fame Monster", berarekin 8,4 milioi diska saldu zituen. 2011-ko Maiatzaren 23an bere bigarren diskoa kaleratu zuen "Born this Way".
David Bowie eta Queen bezalako glam rock taldeetako abeslariak eta 1980ko hamarkadako Madonna eta Michael Jackson pop abeslariak gustuko ditu eta Lady Gagaren musika estiloarengan eragina izan dute.
Abesti hauengatik ezagutzen zaio: Love Game, Just Dance, Poker Face, Paparazzi, Bad Romance, Telephone ( Beyonce-rekin batera ), Alejandro, Born this way, Judas, The Edge Of Glory, Yoü And I, Marry The Night.
Diskografia [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Lady Gagaren webgune ofiziala.
- (Ingelesez) Lady Gaga Official Twitter
- (Ingelesez) Lady Gaga Official Facebook
- (Ingelesez) Lady Gaga Song Lyrics
- (Ingelesez) Lady Gaga Official Youtube Channel