Lafcadio Hearn

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lafcadio Hearn.

Lafcadio Hearn, bere japonierako izenagatik ere ezaguna, Yakumo Koizumi (小泉 八雲) (Lefkada, Grezia, 1850eko ekainaren 27a - Tokio, 1904ko irailaren 26a) nazioarteko idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama grekoa eta aita irlandarra zituen. Britainia Handian eta Frantzian ikasketak egin ondoren Estatu Batuetan hartu zuen bizilekua (1869). Han kazetaritzan aritu zen 1890 arte.

Japoniar batekin ezkondu eta Japoniako herritar egin zen emaztearen izen-deiturak hartuta. Yakumo Koizumi izenpean literatura ingelesa irakatsi zuen Tokioko Unibertsitatean. Japoniari buruz egindako liburuen bidez Japoniako kultura ezagutzera eman zuen sortaldean: Glimpses of Unfamiliar Japan (1894, "Japonia ezezagunaren ikuspegiak"), Ghostly Japan (1899), Japan, an Attempt at Interpretation (1904, "Japonia: interpretazio ahalegin bat"). Kwaidan (1904) liburuko fantasiazko ipuinak oinarri hartuta filmak egin izan dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lafcadio Hearn Aldatu lotura Wikidatan