Laginketa (estatistika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Estatistikan, laginketa populazio bat aztertzeko lagina jasotzeko prozesuari deritzo. Laginketaren helburua lagina modu egoki eta eraginkorrenean aukeratzea da, populazioa fidagarritasunez islatzearren. Adibidez, hauteskunde bateko emaitzen inguruan inkesta bat antolatzeko, laginketak inkestatu beharreko pertsona kopurua zehaztea eta pertsona hauek nola aukeratu behar diren erabakitzea barne hartzen ditu, besteak beste.

Laginketa-prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laginketa-prozesuan aldi ezberdinak bereizten dira:

  • helburu den populazioaren definizio zehatza;
  • jaso beharreko aldagaien definizioa;
  • populazioko elementuak aukeratzeko metodoa edo laginketa-metodoa erabakitzea;
  • aukeratu beharreko elementu kopurua finkatzea, populazioko parametroak errore eta konfiantza-maila jakin batez zenbatesteko;
  • datu bilketa antolatu, burutu eta kontrolatzea.