Lagran
|
Lagran |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Lagran | ||
| Estatua Erkidegoa Lurraldea Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Araba Mendialdea |
||
| Alkatea | Jose Maria Martinez Fernandez (EAJ) | ||
| Herritarra | lagrandar | ||
| Koordenatuak | 42°37′32″N 2°35′4″W / 42.62556°N 2.58444°W | ||
| Eremua | 45,6 km2 | ||
| Garaiera | 766 m | ||
| Distantzia | 35 km Gasteiza | ||
| Posta kodea | 01118 |
||
| Biztanleria | 191 bizt. (2006) | ||
| Dentsitatea | 4,19 bizt./km² | ||
| Sorrera | XII. mendea | ||
Lagran Arabako hegoaldean dagoen udalerria da, Mendialdeako eskualdearen hego-ekialdean eta Kantabria mendilerroaren behekaldean kokatutakoa. Gasteiztik 35 bat kilometrora dago.
200 biztanle inguru ditu.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Inguru naturala [aldatu]
Ega eta Jugalez ibaiak udalerri honetan jaiotzen dira. Egak, ondoren, Nafarroarako bidea hartzen du; Jugalez, berriz, Pipaonetik Urizaharrerantz eta Zanbranarantz doa.
Lagran ohiko abiapuntua da Peña del Leon eta Cruz del Castillo mendietara igotzeko, Toloño/Kantabriako mendilerroaren oinetan egonda.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Iparraldean: Trebiñu eta Urizaharra, Lagran eta Lañuko Komunitatea.
- Hegoaldean: Guardia.
- Ekialdean: Bernedo.
- Mendebaldean: Urizaharra.
Historia [aldatu]
Erdi Aroan Araban sortutako 21 hiribilduetako bat da Lagran, baina ez da gorde hari Forua ematen dion agiririk. Hortaz, herriaren sorrera ez dago argia, lehen aipamena 1165. urtekoa bada ere. XV. mendearen bigarren erdialdearen inguruan Nafarroako Erresumatik igaro zen Gaztelako Erresumaren menpe egotera, eta 1515ean Uria izendatu zuten. Salinasko Kondea eta geroago Hijarreko Dukeak herriaren jabeak izan ziren garai hartan.
Demografia [aldatu]
| 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2006 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 558 | 558 | 561 | 590 | 637 | 588 | 529 | 408 | 267 | 238 | 188 | 197 | 191 |
Banaketa administratiboa [aldatu]
Lagran udalerria hiru herrik osatzen dute gaur egun:
- Lagran (udalerriko herriburua)
- Pipaon: 1977 arte bere udalerria izan zuen.
- Villaverde
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Lagrango hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua[1]. Garai bateko harresiaren aztarnak daude gaur egun ikusgai, Portal de Cristo izeneko atean batez ere. Erdialdean, berriz, Andra Maria Jaiokundearen Parrokia eliza platereskoa (Iglesia Parroquial de Nuestra Señora de la Natividad) dugu, XVI. mendekoa. Hegoaldean Vianatarren jauregi barrokoa dago.
Lagran herriko etxeen lur-zatiketa gotikoko azken aldiko ohiturari jarraiki egina dago edo, hobeki esan, Pizkunde garaikoei jarraiki, izan ere, oraindik ere beren aurreko alde estua gordetzen duten etxeek bi fatxada dauzkate, bakoitza kale banatara emana. Bi kaleen artean dagoen sestra diferentzia dela eta, etxeek bi sarrera dauzkate, kale bakoitzean bat, eta etxebizitzarako sarrera nagusi edo zuzena maila goragoko kalean da. Baina hori ez da kasu guzti-guztietan gertatzen eta, gaur egun, badira etxe batzuk ondasunak zatitzearen ondorioz bi kaletara ematen ez dutenak.
Jatorriz txikiak ziren leihoak handituz joan dira etxe barruko argitasuna handitzeko helburuarekin.
Beheko solairuetan zeuden bao bakarrak, sarreretan izan ezik, zartadura bertikalak ziren, gezileiho izenekoak.
Aipatu beharreko ateen artean honako hauek daude: «Kristoren Atea» izeneko kaleko 22 zenbakikoa. Oso sarrera polita da, arku eskartzanoz egina, arkubarnera molduraduna duela. Gainean sarraila-ezkutu bat dauka elizaren inguruko irudiez apaindua, horrek erakusten du garai batean etxe hori apaizen batena izan zela edo, bestela, apaizetxe gisa erabilia izan zela. Atea bi aldiz babestua dago, teilatu hegalak babestua eta, era zabalagoan, sarrerak berak duen eta bi beso motzen gainean eusten den teilatutxoak babestua.
Beste bi ateak erdiko kalearen eskubi aldean daude, «De los cantones» kantoitik hurbil. Lehenengoa, 14 zenbakikoa, arku eskartzanoz egindako ate liraina da, arku barnera molduraduna duela, aurretik aipatutako horren antzekoa. Arkuaren erdiko dobelak sarraila-ezkutu bat dauka, bi giltza gurutzatuen irudia duena.
Bigarrena, 16 zenbakikoa, Pizkunde garaiko ate dintelduna da. Gotiko garaiko zantzuak ere badaude bertan, esate baterako, harri bloke gainean doan eta erliebe finean egina dagoen arku konopiala. Dintelaren gainean erlaitz bat dago, molduraduna, atearen edertasuna are gehiago indartzen duena.
- Pipaonen, Usatxi Museo Etnografikoa ikus daiteke, herriko XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako ohiturak eta bizimoduak erakusten dituena. Plaza nagusian dago eta sarrera doakoa da.
Lagrandar ezagunak [aldatu]
- Juan Antonio Viana Saenz de Villaverde (Lagran, 1745 - Murtzia, 1800), fraide karmelita. Almeriako gotzain izendatu zuten, baina kargua hartu baino lehen zendu zen[2].
Erreferentziak [aldatu]
-
Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Lagran Kanpezuko Kuadrillaren webgunean
- (Euskaraz) Lagran euskadi.net webgunean
- (Gaztelaniaz) Lagran Auñamendi entziklopedian
| Lagrango herriak | ||
|---|---|---|
|
Lagran • Pipaon • Villaverde |
||
|
|||||||||||