Lagunak
| Ezizena(k) | Horiak | ||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1979 | ||||||||||||||||
| Futbol zelaia | Servicio Municipal Lagunak | ||||||||||||||||
| Presidentea | Ignacio Nieto Garcia | ||||||||||||||||
| Entrenatzailea | Josu Dominguez | ||||||||||||||||
| Liga | Emakumezkoen Superliga (emakumeak) Hirugarren Maila (gizonak) |
||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||
Lagunak edo Lagunak Navarra Barañaingo kirol kluba da. 1979an sortua, zenbait sailak ditu, tartean eskubaloiarena edo futbolenak.
Eduki-taula |
Emakumezko futbol saila [aldatu]
1990ean sortua, emakumezko saila aitzindaria zen, Nafarroako emakumezko futbolean.
2002-2003 denboraldian Lehenengo Mailako kategorian lehena izan ondoren, Emakumezkoen Superligara igo zen. 2005-2006 denboraldiko Erreginaren Kopako txapeldunordea izan zen. Baina, 2006-2007 denboraldian, Superligako azken postuan bukatu ondoren, Lehenengo Mailara jaitsi zen. Urte batez egon dira han 2008ko ekainean berriro igo zuten eta.
2006a geroztik, urtero 50.000 euroko diru-laguntza jasotzen du Nafarroako Gobernutik.
Gizonezko futbol saila [aldatu]
Gizonezko futbol saila ez da emakumezkoa bezain arrakastatsua, Hirugarren Mailan hiru denboraldi baino ez ditu eman eta.
Datuak [aldatu]
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 3
Mailak [aldatu]
- 1979-1994: Erregional Maila.
- 1994-1996: Hirugarren Maila.
- 1996-2006: Erregional Maila.
- 2006-2007: Hirugarren Maila.
- 2007-egun: Erregional Maila.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Gaztelaniaz) www.bmlagunak.com- Lagunak Klubaren eskubaloi saila
- (Gaztelaniaz) Lagunak-i buruzko informazioa