Laguntza:Erreferentziak
Wikipedian sakontzeko |
| Sakontzeko orriak... |
|
Taulak |
| Ikus, gainera... |
-
-
- Oharra: Euskarazko Wikipedian ez dugu oraindik erreferentziei buruzko politika ofizialik, beraz, hemen jasotakoa laguntza gisa egina dago.
-
Erreferentziak edo aipuak Wikipediako artikuluetako informazioa zein iturritatik lortu den jakinarazteko erabiltzen dira. Iturriok testuliburuak, gaiari loturiko monografiak edota bestelako argitalpenak izan daitezke. Beste lankideek iturrion zuzentasuna erraz egiaztatu ahal dezaten eta, oro har, azkar kontsultatzeko aukera izan dezaten, iturriak interneten eskura egon daitezela hobetsiko da, aipu gisa eduki horietarako lotura ipiniz.
Erreferentzien bidez, hortaz, artikuluan jasotako informazioa egiaztatu ahal izango da. Horretarako, erabilitako iturriak ahalik eta sendoena izan beharko du.
Eduki-taula |
[aldatu] Erreferentziak nola egin
Artikulu batean aipamen bat jasotzeko, ondokoa idatzi beharko da erreferentziatu nahi den esaldiaren bukaeran:
- <ref>erreferentzia</ref>
Adibidez:
- Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte.<ref>[http://www.zumarraga.net/eusk/cultura/ermita-la-antigua.asp Antio baseliza Zumarragako webgunean]</ref>
Ondoren, artikuluaren bukaera aldera, baina Kanpo loturak eta Ikus, gainera atalen gainetik, Erreferentziak atala sortu beharko da. Horretarako, idatzi hau:
- == Erreferentziak ==
- {{Erreferentzia zerrenda}}
Atal horretan, testuaren barnean aurretik sortu ditugun erreferentziak agertuko dira zerrendaturik.
[aldatu] Anizkoitzak
Erreferentzia bera testuan behin baino gehiagotan agertzen bada, badago modu bat, erreferentzia izendatu eta behin eta berriz erabiltzeko. Erreferentzia lehenengo aldiz azaltzen denean, honela idatzi («erreferentzia izena» horren ordez, kasu horri dagokion izen bat jarri):
- <ref name=''erreferentzia izena''>erreferentzia</ref>
Bigarren aldiz azaltzen denean, hau idatzi:
- <ref name=''erreferentzia izena'' />
Biak bateraturik agertuko dira Erreferentziak atalean.
[aldatu] Oharrak eta erreferentziak banatu
Askotan nahi dena izan daiteke, artikulu baten erreferentzia-iturriak eta oinean eginiko azalpen osagarriak banatzea, bi sekzio desberdinetan, bata oharrentzako eta bestea erreferentzietarako.
Horretarako group= aukera erabili dezakegu <ref> etiketa erabiltzen dugunean, name= ere erabiltzen den bezalaxe. Era honetan erreferentziak eta oharrak talde desberdinetan sar ditzakegu. Talde identifikatzailea <ref> eta bukaerako <references /> etiketetan erabili behar da, bukaerako </ref> etiketa ez da aldatzen.
Esate baterako:
A adierazpena<ref group="oh">A adierazpena azaldua</ref>
B adierazpena<ref group="oh" name="02ad">B eta D adierazpenak azalduak.</ref>
C adierazpena<ref>C adierazpenaren erreferentzia</ref>
D<ref group="oh" name="02ad"/>
E adierazpena'{{#tag:ref|E adierazpena azaldua.<ref>Barruan duen erreferentzia E adierazpenaren azalpena erreferentziatzeko.</ref>|group="oh"}}
== Oharrak ==
<references group="oh" />
== Erreferentziak ==
Eta honela ikusiko litzateke
A adierazpena[oh 1]
B adierazpena[oh 2]
C adierazpena[1]
D adierazpena[oh 2]
E adierazpena[oh 3]
Oharrak
Erreferentziak
Era honetan, banatuta izan ahalko dira alde batetik, artikuluan lekurik ez duten azalpen osagarriak eta erreferentzia bibliografikoak.
[aldatu] Erreferentziak nola eskatu
Artikulu bateko datu batek erreferentzia edo aipua behar baduela uste baduzu, honakoa idatzi datuaren ondoren:
- {{erref behar}}
Adibidez:
Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte{{erref behar |data = 2010eko otsaila}}.
Ondokoa agertuko da:
- Antio Zumarragako parrokia izan zen 1576 arte[erref. behar].
[aldatu] Erreferentzia falta orokorra
Hainbat artikuluk ez du batere erreferentziarik. Artikuluaren edukia dela-eta, orokorrean aipuak egitea beharrezkoak direla uste baduzu, ondoko txantiloia gehi dezakezu artikuluaren hasieran, norbaitek aipamenak sar ditzan:
{{erreferentzia falta |data = 2010eko otsaila}}
Ondoko txantiloia agertuko da:
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu Bertan erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu |
Erreferentziak artikuluaren atal batek (eta ez artikulu osoak) behar baditu, txantiloia horrela idatzi beharko da:
{{erreferentzia falta |Atal |data = 2010eko otsaila}}
Ondoko txantiloia agertuko da:
| Atal honek erreferentziak behar ditu Bertan erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu |