Laguntza:Kategoria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laguntza:Kategoriak» orritik birbideratua)

Wikipediako laguntza
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Estekak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Orri honek kategoriei buruzko informazio orokorra dakar. Wikitestuan zein Ikusizko Editorean kategoriak gehitzeko eta idazteko moduari buruz, ikus Tutorialeko «Kategoriak» atala.

Kategoria bat, gai jakin bati buruz lotutako artikulu, txantiloi eta abarren taldea da. Artikulu (edo txantiloi, edo beste kategoria batzuk) multzo bati kategoria berdina jarriz, hauen izenburuak orri berezi batean azalduko dira, Kategoria: izen-tartearekin hasten direnak. Nahiz eta izenburuan bereizgarri hori azaldu, kategoriaren izena bi puntuen (:) ondoren idatzita dagoena da. Artikuluaren kategoria, artikulu horren behekaldean ikus daiteke, eta loturetatik abiatuta, kategoriara joan.

Kategoria orriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Wikipedia:Kategorien formatua»

Kategoria orriek ondorengo atalak dituzte:

  • Aldatu daitekeen testua.
  • Kategoria horretako azpikategorien zerrenda.
  • Kategoria horretako orrien zerrenda. Ez badago bat ere ez, atala ez da azaltzen. Bestela, orri kopurua zein den ere azaltzen da, orrietarako loturarekin batera.
  • Kategoria horretako irudien zerrenda. Ez da zenbatzen zenbat irudi dauden.

Artikuluak kategoria batera gehitzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu bat kategoria batera gehitzeko, honako hau idatzi behar duzu artikuluan. Artikuluaren zein tokitan idatzi behar duzun jakiteko begiratu artikuluen formatua.

[[Kategoria:kategoriaren izena hemen doa]]

Oharra:

  • ingelesezko izena erabilita ere badabil (Category) baina hemendik eskertuko genizuke aurkitzen dituzun guztiak eta sortuko dituzunak euskaraz ezarriko bazenitu. Mila esker.

Artikulu berdina kategoria batean baino gehiagotan sartu badaiteke, hainbat aldiz idatzi beharko duzu.

[[Kategoria:1 kategoriaren izena]]
[[Kategoria:n kategoriaren izena]]

Prozedura berdina jarraitu txantiloiak, kategoriak eta abar kategorizatzeko.

Oharrak:

  • Artikuluaren aurrebista ikusten duzunean (beti egin behar dena) aldaketak gorde baino lehen, begiratu kategoriaren lotura ere ondo dagoen. Kategoria sortu berria bada gorriz azalduko da, bestela urdin kolorez edo. Behe-behean ikus dezakezu, artikulua orokorrean dagoen bezala.
  • Begiratu kategorian (kategoria bat kategorizatu baduzu, goi-kategorian izango litzatekeena) ongi badago artikulua. Kategorian izango duen kokapena atala irakurri.

Zein kategoriatara gehitu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak kategorizatzeko eskema

Bi kategoria desberdinetan gehitu ahal bada artikulu bat eta kategoriek ez badute elkarrekiko lotura zehatzik, ez dago arazorik; kategoria biak jarri behar zaizkio. Adibidez Jimmy Wales artikulua, Wikimedia Fundazioa eta Informatikariak kategorien barruan sartuta dago.

Baina, zer gertatzen da bi (edo gehiago) kategoriak elkarrekin loturarik badaukate? Adibide gisa Pilota eta Esku huskako pilota kategoriak hartu ditzakegu. Urte bateko txapelketa bati buruzko artikulu bat sortzean edo, ikusiko duzu kategoria bi horiei lotuta dagoela. Horrelakoetan, ez da bietan jarri behar, ahalik eta kategoriarik espezializatuenean baizik. Izan ere, kategoria espezializatu hori beste orokorragoaren barnean egongo da. Hau da, Esku huskako pilota kategoria, Pilota kategoriaren barruan dagoen azpikategorietako bat da. Horrela sailkatuta, bilaketak egitean errazago izango dugu.

Kezkak handitu egiten dira Esku huskako pilota izeneko artikulua agertzean, baina aurrekoa bezala, ahalik eta kategoriarik espezializatuenean sailkatzen badugu, zehaztasun gehiago lortuko dugu. Beraz, Esku huskako pilota izeneko artikulua, Esku huskako pilota kategorian ezarri beharko litzateke.

Artikuluak kategorian izango duen kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak kategorian izango duen kokapena ere moldatu daiteke zati handi batean. Bertako ordena lexikografikoa da, alfabetikoaren antzekoa. Atal hau garrantzitsua da batez ere izen-tarteak dituzten (artikulu arruntak ez direnak: txantiloiak, Wikipediako orriak...) orriak kategorizatzerakoan. Behean ikus dezakezu zein ikur doan lehenago eta zein geroago. Dena den, sailkatzeko ordena honek arazoak ere ekar ditzake.

 !"#$%&'()*+,-./0123456789:;<=>?
@ABCDEFGHIJKLMNOPQRSTUVWXYZ[\]^_
'abcdefghijklmnopqrstuvwxyz{|}~&#127;

Ordenatzeko, kontuan hartzen da barra bertikalaren (|) ondoren idazten dena. Ongi etorria emateko txantiloiaren adibideaz baliatuz, honela sailkatuta dago:

[[Kategoria:Laguntza txantiloiak|O]]

Barra-bertikala eta gero O hizkia (Ongi etorriaren hasiera delako) idatzi behar izan da; bestela, T letraren arabera sailkatuko zuen (Txantiloiren lehen hizkia).

Ordena lexikografikoaren arazoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azentu-markak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nola idatzi euskal wikipedian jatorrizko hizkuntzan azentu-marka duten izenak? Bere garaian kontua nahiko luze eztabaidatu egin zen baina adostasunera ezin iritsi eta bozkatu egin zen.

Eztabaida ikusi (artxiboa)

Eztabaida ikusi (toponimoak)

Bozketen emaitzak ikusi

Eñe letra (ñ)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingelesez eñe ez denez existitzen, arazoak sortzen dira hau erabiltzerakoan. Kategorietan sartzean, eñe letra nzz-rengatik ordezkatu behar da. Horrela, artikuluak ordena egokian azaltzea lortuko dugu.

Letra larriekin azaltzen bada, Ñ, ordezkatzeko erabiliko duguna Nzz izango da (ez NZZ).

Letra larri eta xeheak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumezkoak eta gizonezkoak bereizteko kategoriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irizpide orokor hau bozketa bidez onartu zen. Kategoria jakin batean bestela jokatu behar dela uste baduzu (adibidez, emakumezkoen kategoria sortu behar dela, baina ez gizonezkoena), hala adieraz ezazu kategoria horren eztabaida orrian, gainerako wikilarien iritziak biltzeko.

Oro har, emakumezkoak batetik eta gizonezkoak bestetik bereizten dituzten kategoriak ez sortzea gomendatzen da; guztiok gara gizakiak eta sexua ez da bereizketa egokia askotan. Hala ere, halako kategoria bat sortzeko beharra ikusten baduzu, sortzeko eskubidea baduzu. Eskubide hori erabiltzeak betebehar hauek ekarriko dizkizu:

  1. Emakumezkoen kategoria sortzen baduzu, gizonezkoena ere sortu beharko duzu, eta alderantziz.
  2. Hilabeteko epea izango duzu kategoria horiei dagozkien euskal wikipediako artikulu guztiak kategoria horietan sartzeko.

Betebehar horiek bete ezean, kategoria horiek ezabatu egingo dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]