Laguntza:Loturak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nuvola apps edu miscellaneous.svg
Wikipediako tutoriala
Artikuluak idatzi...

Sarrera berriak
Nola aldatu
Loturak
Kategoriak

Wikipediako hitzarmenak...

Estilo gida
Politikak
Sinadura

Ikus, gainera...

Laguntza
Proba orria

Wikipedian sakontzeko >>

Barne loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu bat aldatzen ari zarela, bat batean hitz interesgarri bat ikusi eta horrekin beste artikulu bat lotu edo sortu nahi duzu. Oso erraz egin zenezake, gehitu bi kortxete ([[ ]]) hitzari alde bakoitzean eta listo, adibide honetan bezala:

[[artikuluaren izenburua]]

Emaitza berdina da aldaketak egiteko kutxan duzun Vector toolbar insert link button.png irudia sakatuz; hobe testu bat aukeratuta duzunean. Loturak orrira bertara badarama (adibidez: Laguntza:Loturak, orri honen izena dena), berau nabarmenduta azalduko da, beltzago.

Batzuetan, ordea, artikuluaren izenburua ez da testurako egokia. Horretarako, nahikoa da barra-bertikala (|) erabiltzea eta ondoren testuan azaltzea nahi duzuna idaztea:

[[artikuluaren izenburua|testuan azaltzea nahi duzuna]]

Eta barra-bertikalaren ostean ezer idatzi ezean, izen-tarte eta parentesiak ez dira azalduko. Adibidez, [[:Kategoria:Euskara (erabiltzaileak)|]] honela ikusiko litzateke: Euskara.

Hemen dituzu adibide batzuk:

Idazten duzuna (edizio lehioan) Ikusten duzuna

[[a]]

a
[[a|b]] b; b-ra lotuta dagoela dirudien arren, a artikulura lotzen du.
[[a]]b ab; hurrengoa lotura bezala.
[[a|ab]] ab
[[a|b]]c bc; hurrengoa lotura bezala.
[[a|bc]] bc
a[[b]] ab
[[a]]<nowiki>b</nowiki> ab
[[a]]''b'' ab
''[[a]]''b ab
[[a|b]]c<nowiki>d</nowiki> bcd
[[a]][[b]] ab; bi lotura desberdin, bata a eta bestea b. Erakuslea loturaren gainean jarri eta azpimarraketan ikus daiteke.

Hau dena proba orrian egiazta dezakezu. MediaWikik segituan antzematen du izenburu hori duen orririk existitzen ote den edo ez. Ez bada existitzen lotura kolore gorriarekin ikusiko duzu; horregaitik deitzen dira lotura gorriak (hau dena barne loturetan).

Kontuan izan behar duzu irudi, kategoria edo hizkuntzen arteko lotura bat jartzen baduzu, bere eginkizun arruntena beteko duela lehenetsi gisa. Hizkuntzen arteko loturetan ezkerreko zutabean azalduko dira; kategoriak orriaren beheko aldean eta irudien loturak irudi jakin bat erakutsiko du. Hau dela eta, testuan idazterakoan bi puntu (:) gehitu behar zaizkio ia hasieran. Adibidez:

[[:Irudi:Mediawiki.png]]
[[:Kategoria:Wikipediako laguntza]]
[[:en:Help:Link]]

Oharrak:

  • Jakin behar zenuke wikipediak kontuan hartzen duela ea letra larriz idatzita dagoen edo ez. Barne loturen kasuan, ordea, ez du axola lehen letra nola idatzita dagoen; izan ere, wiki softwareak berak joan nahi duzun artikulua letra larriz emango baitu, zuk idazten duzun bezala idatzita ere (Ikus Wikipedia:Muga teknikoak izenburuetan).
  • Euskarazko hitz batzuek "a" itsatsia dute eta beste batzuek ez. Adibidez, etxe da izena eta ez etxea.

Orrialde barruko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atal jakin bateko goiburura lotzeko ikur hau idatzi behar duzu atalaren goiburukoaren aurretik:

[[#atalaren goiburukoa]]

Adibidez, #Kanpo loturak (klikatu lasai, ez darama beste orri batera) loturak orri honetako izen bereko atalera darama. Ikus dezakezunez, # seinua agerian dago; ezkutatzeko horrela idatzi beharko duzu:

[[#atalaren goiburukoa|atalaren goiburukoa (edo nahi duzuna)]]

Beraz, Kanpo loturak adibidea horrela geratuko litzateke.

Atala beste orri batean badago, orriaren izenburua gaineratu behar duzu:

[[orriaren titulua#atalaren goiburukoa]]

Hizkuntzen arteko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: Laguntza:Hizkuntza arteko loturak

Lotura hauek, interwiki bezala ere ezagunak, beste hizkuntza batean dagoen wikipediarako loturak dira. Horrela, artikulu berdina hizkuntza anitzetan erraz aurkitzea ahalbidetzen du sakontzeko, hobetzeko eta abarrerako aukera emanez. Hizkuntzaren eta proiektuaren laburdurak orri honetan daude: Wikimediako wikien zerrenda. Hizkuntzen arteko loturak egiteko, Wikidata orrialdea erabili behar da. Loturak egiteko pausuak orri honetan dituzue.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiak segituan detektatzen du http://-tik hasten diren kanpo loturak. Adibidez, http://www.gnu.org idatzi eta http://www.gnu.org lotura sortzen da.

Lotura berdina, kortxete bat ([ ]) erabiliz, alde bakoitzean, ere sor genezake, barruan web orriaren helbidea eta loturaren titulua idatziz, hutsune batekin banandurik. GNUren orrialde nagusia adibide zera eginez lortu dugu:

[http://www.gnu.org GNUren orrialde nagusia]

Vector toolbar insert link button.png irudian sakatuz emaitza berdina da. Kanpo loturaren izena idatzi ezik; hau da, kortxeteak jarriz webguneari, [http://www.gnu.org], emaitza hau da: [1]. Orri berdinean zenbat eta lotura gehiago egin horrela, zenbakiak ere altuagoak izango dira: [2], [3], [4]...

Lotura bakoitzaren bukaeran azaltzen den gezitxoa ere kendu daiteke. Hau gehitu behar zaio loturari aurrean eta atzean:

<span class="plainlinks"> http://www.gnu.org </span>

Euskarazko Wikipediako artikulu batera lotzeko ere erabili daiteke kanpo loturekin egiten dena. Hau da, artikuluaren URL-az baliatuz:

[http://eu.wikipedia.org/wiki/A a]

a ikusten dugu testuan eta a-k bezalako emaitza dakar. Modu hau ez da gomendatzen, helbidea idatzita ez baita nabaritzen artikulua existitzen den edo ez.

Wikimedia Fundazioaren gainerako proiektuekiko lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimediaren gainerako proiektuekiko lotura bat egiteko, hau da sintaxia:

[[proiektua:hizkuntza:orriaren izena]]

proiektua eta hizkuntzaren tokiak, bakoitzaren kodeak idazteko dira, baina betiere ordena horretan. Hizkuntzaren eta proiektuaren laburdurak orri honetan daude: Wikimediako wikien zerrenda. Laburduretan idatzi behar da proiektu bakoitzaren izena, bestela ingelesezko den proiektura lotzen du izena osorik jartzean. Adibidez, wiktionary:a ingelesezkora eta wikt:a euskarazkora.

Baliteke batzuetan ez izatea nahitaezkoak. Aurreko adibidean ez dugu idatzi wikt:eu:a eta berdin-berdin euskarazko proiektura lotu du.

Proiektuen laburdurak, berriz, hauek dira:

Proiektua Kodeak Adibidea
Meta MetaWikiPedia, meta edo m MetaWikiPedia:Azala
Commons commons commons:Azala
Wikidata wikidata edo d d:Wikidata:Main Page
Wikiespezieak wikispecies wikispecies:Azala
Wikipedia w w:fr:Accueil
Wikiesanak wikiquote edo q q:Azala
Wikiztegia wiktionary edo wikt wikt:Azala
Wikiliburuak wikibooks edo b b:Azala
Wikiturriak wikisource edo s (edo oldwikisource) wikisource:en:Main Page, oldwikisource:Main Page:Euskara
Wikialbisteak wikinews edo n wikinews:es:Portada

Oharra: Lehen lau proiektuak (Meta, Commons, Wikidata eta Wikiespezieak) ingelesez baizik ez dira existitzen. Ez dago beste aukerarik, hizkuntzari dagokionez.