Laguntza:Tutoriala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tutorial   Editatu   Formatua eman   Barne loturak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo loturak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izena-ematea   Amaitzeko  

Ongi etorri Wikipediako Tutorialera!

Hemen wikipediaren inguruko oinarrizko informazioa jasoko duzu. Tutorialeko orrietan estilo-gida, wikipediako komunitateari buruzko informazioa eta politika garrantzitsuenak agertuko dira besteak beste.

Aurkitzen duzun informazioan sakontzeko, gomendatzen dizugu tutoriala ez uztea eta aparteko orri batean irekitzea interesgarria den informazioa. Beste aukera bat fitxa bidezko nabigazioa da; zure nabigatzailearen arabera, denek ez baitute aukera hau. Edo bestela, irakurriko dituzu geroago. Gogoratu hau tutorial bat besterik ez dela.

Nahi dituzun ordenan irakurri ahal dituzu tutorialeko orriak. Hemendik, goitik behera jarraitzea gomendatzen dizugu, ez dezazun utzi atalik irakurri gabe. Agian lagungarria izan dakizuke ikasi ahala probak egitea proba orrian. Ez zaizu ezer leporatuko bertako aldaketak direla eta.


Itxaron! Hasi aurretik berrikusi Sarrera
Hasi tutoriala: Editatu