Rubus fruticosus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rubus fruticosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaRubus
Espeziea Rubus fruticosus

Laharra (izen zientifikoa: Rubus fruticosus) arrosaren familiako eta Rubus generoko zuhaixka arantzatsua da. Sasi, lapar, masustaondo eta beste izen batzuez ere ezaguna da. Zurezko zurtoin arantzaduna du, eta luzea. Zurtoinetik edo hazitik ugal daiteke. Hiru gingil edo gehiagoko, eta arrautza-formako hosto konposatu erorkorra du; lorea, berriz, neurriz txikia eta kolorez zuria, arrosa edo gorria da. Ale txiki askoren elkartzeaz (infloreszentziatan) eratutako fruitu mamitsua eta kolorez morea du (masusta). Erreka-ondoetan, pinudietan, eta oro har hezetasun handia den lekuetan hazten da. Europa, Asia eta Ipar Afrikan hazten da.

Erreferentziak

Kanpo loturak