Lajos Zilahy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:47, 27 abendua 2015
Lajos Zilahy
Lajos Zilahy
Datu pertsonalak
Jaio 1891ko martxoak 27
Nagyszalonta (Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Errumania)
Hil 1974ko abenduak 1
Novi Sad (Jugoslavia, gaur egun Serbia)

Lajos Zilahy (Nagyszalonta, Austria-Hungariako Inperioa, 1891ko martxoaren 27a - Novi Sad, Jugoslavia, 1974ko abenduaren 1a) hungariar idazlea izan zen.

Bizitza eta lanak

Budapesten Zuzenbide ikasketak egin eta gero prentsan idazten hasi zen, eta aldi berean eleberriak sortzen hasi zen. Mundu Gerra bien artean idatzitako eleberri batzuk best-seller izan ziren mundu guztian. Eleberri horietan burgesiaren eta aristokraziaren kezkak agerian jartzen zituen, ironia arinez. 1947an Estatu Batuetara alde egin zuen, eta zenbait antzerki bertan antzeztarazi zituen. Halaber, Zilahyren obra batzuk zinemara aldatu ziren.

Eleberri nagusietariko batzuk A Két Fogoly (1931, «Bi preso»), A Dühödt Angyal (1953, «Aingerua haserre»), A Fegyverek Visszanéznek (1936, «Armak atzera begira») eta A Szökevény (1930, «Desertorea») dira.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lajos Zilahy Aldatu lotura Wikidatan