Lakarko gudua

Koordenatuak: 42°41′02″N 1°57′30″W / 42.68389°N 1.95833°W / 42.68389; -1.95833
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lakarko gudua
Bigarren Karlistaldia
'Mi general, es inútil todo'
Data1875eko otsailaren 3a
LekuaLakar  Nafarroa
42°41′2″N 1°57′30″W / 42.68389°N 1.95833°W / 42.68389; -1.95833
Koordenatuak42°41′02″N 1°57′30″W / 42.68389°N 1.95833°W / 42.68389; -1.95833
EmaitzaKarlisten garaipena
Gudulariak
Karlistak Alfontsotarrak
Buruzagiak
Torcuato Mendiri Ramón Blanco

Lakarko gudua Nafarroako herri hartan Bigarren Karlistaldian egindako gudua izan zen, alfontsotar eta karlistek 1875eko otsailaren 3an egina.

Liberalek Lakar eta inguruko zenbait herri hartu berriak zituzten eta, egun hartan, karlistek, Torcuato Mendirik zuzenduta, ustekabean Lakar eraso zuten. Armada liberalaren anabasa izugarria izan zen eta 1.000 hildako baino gehiago izan zituzten. Erregea bera, orduan gaztea zela, atzemateko puntuan ere izan ziren; etsi-etsian gudu-zelaitik atera behar izan zuten.

Urtero Lakar herriak istorioa oroitzeko ekainaren 10ean gudua antzezten du.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtarrilaren 29ean, Karlos Jauna nafarroako armada hartu zuen eta fortifikazio guztiak berrikusi zituen Obanos herritik Añorberaino. Horrela adierazi zuen Antonio Pirala, historialari liberalak. Kuartel generala Garesen (Puente La Reina, gaztelaniaz) ezarri zuen, eta karraskal gehiago fortifikatu zuen. Honekin, Iruñea blokeatu nahi izan zuen.

Aurreko egunean, Otsailaren 2an, telegrafoz mezu bat bidali nahi izan zuen bizkaiko karlistei, agindu bereziekin. Telegrafo sarea ez zebilen momentu horretan liberalek moztu egin baitzutelako. Inspekzio bat egin zuten eta Ziraukin moztuta zegoela konturatu ziren. Azkar konturatu ziren Lakar, Lorka eta alboko guneetan hogei mila soldadu inguru zeudela. Konturatzean, arkatz batekin mezu bat idatsi zuen Mendiri generalarentzat. Mendiri kontrako pozizioa zeukan momentu horretan.

Valori printzearen esanetan, Mendirik gudariei Garesera bueltatzeko agindu zien. Gau horretan Karlos Jaunak Mendirirekin luze hitz egin zuen. Ibaia pasan zuten guztiek, Karlos Jaunak, Gares azkena utzi zuelarik. Mendirik ziraukira joan zen eta Karlos Jauna Mañerura. Goizeko lehen orduan, Mañerutik atera zen Ziraukira. Hra bederatzietan ailegatu zenn eta Mendiriri galdetu zion zergatik ez zuen hasi gudua. Mendirik leku garai batera eraman zuen eta ezinezkoa zela esan zion. Eskinza mendiko kanoiak karlisten kontra estanda egin zuen baina ez zuten ezer lortu. Karlos Juana ez zegoen adoz Mendirirekin eta lehen bait lehen hasi behar zirela uste zuen. Orduan, bilera bt egin zuen eta eztabaida bat egin zuten. Militar estrategiak ez erasotzeko esaten zuen eta azkenean Karlos Juanak, berak, onartu egin zuen, baina gizonen indarrak ikustean eraso egin behar zutela uste zuen eta gizon horiekin edozein menderatu zezaketela ere esan zuen. Joakin Elio general zaharrak irrifarre egin zuen eta baiezkoa eman zuen. Horrela, erasoa hasteko erabakia hartu zuten.

Arratsaldeko lau eta erdietan erasoari ekin zioten, Vitwort kanoi txikiko deskarga batekin seinalea emanez. Armen joa hamar minutu iraun zuen eta gero eskuekin eta baionetekin borrokatu zuten. Bardi kondea eta Valdespinako markesak lehenengoak izan ziren Lakarren sartzen. Karlos Juanak, San Fernandoren gurutzea eraman zuen gudan eta gero, Bardi kondeari eman zion Lakarren lehena sartzeagatik. Bera, Karlos Jaunaren emaztearen anaia zen, eta horrela, garaipena familian bertan geratzen zen. Badirudi Karlos Jaunak berak, ikusi zuela Alfonso XII gaztea ihesi zaldian, baina momentuan ez zekien bera zela.

Lakarko gudua irudikatzen duen koadroa. Enrique Estevan y Vicente margolariak 1886an egina eta egun Lizarrako Karlismoaren Museoan dagoena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]