Lakarra
- Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; euskaltzaina gaitzat duena beste hau da: Joseba Lakarra
|
Lakarra |
|
|---|---|
| Izen ofiziala | Lacarre |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Donibane Garazi |
| Alkatea | Jean-Claude Ibargarai (2008-2014) |
| Herritarra | Lakartar |
| Koordenatuak | 43°11′28″N 1°9′47″W / 43.19111°N 1.16306°WKoordenatuak: 43°11′28″N 1°9′47″W / 43.19111°N 1.16306°W |
| Eremua | 4,40 km2 |
| Garaiera | 194 – 595 m |
| Distantzia | 8 km Donibane Garazira |
| Posta kodea | 64220 |
| INSEE kodea | 64297 |
| Biztanleria | 129 bizt. |
| Dentsitatea | 29,32 bizt./km² |
Lakarra Nafarroa Behereko udalerria da eta Garazi eskualdean dago kokaturik.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Ingurune naturala [aldatu]
Lauribar ibaira isurtzen diren Arzubi eta Basagibeleko errekak udalerritik igarotzen dira. Baita Arzubiren ibaiadarrak diren Toska eta Idiondo errekak ere.
Udalerri mugakideak [aldatu]
- Ainhize-Monjolose iparraldean
- Gamarte ekialdean
- Buztintze-Hiriberri mendebaldean
- Duzunaritze-Sarasketa hegoaldean
Etxeak eta Auzoak [aldatu]
- Lakarragoiti
- Lakarrabeheiti
Historia [aldatu]
XII. mendean, Lakarrako baroierria, Nafarroako erresumaren menpekoa zen.[1]. Lakarra familiako kide bat, Bernard II.a (1186-1201), Baionako apezpikua izan zen eta hirugarren gurutzadan parte hartzeaz gain, bere elizbarrutiaren barnean, Lapurdi, Nafarroa Behereko hegoaldea, Gipuzkoa iparraldea (baita Donostia ere), Bortziriak, Baztan eta Lerin zeuden, apezpikuak hala eskatuta, Zelestino III.a aita santuak 1194. urtean zehaztu bezala.
Bigarren Mundu Gerran, herria alemaniarren administrazio zuzenpean geratu zen herritarrek hala eskatuta, ez baitzuten Donibane Garaziko azokatik at geratu nahi. Era berean, Lakarra inguruko mendiak, erresistentziarentzako pasabide izan ziren, administrazio alemaniarretik Vichyko Frantziara igarotzeko, eta alderantziz.
Ekonomia [aldatu]
Udalerriko ekonomiaren oinarria laborantza da.
Politika [aldatu]
Lakarrako alkateen zerrenda [aldatu]
| Urteak | Alkatea | Alderdia |
|---|---|---|
| 1983 - 1989 | Jean Marie Gachen | D.V.D. |
| 1989 - 1995 | Jean-Baptiste Ibargarai | |
| 1995 - 2001 | Jean-Baptiste Ibargarai | |
| 2001 - 2008 | Jean-Pierre Eihartz | |
| 2008 - 2014 | Jean-Claude Ibargarai |
Demografia [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oharra: 2004ko biztanleria INSEEk emaniko behin-behineko datua da.
Garraiobideak [aldatu]
D933 departamentu-errepidea (133 errepide nazional zaharra) udalerritik igarotzen da.
Ondasun nabarmenak [aldatu]
- Harizpe mariskalaren gaztelua (Lakarrako gaztelua izenaz ere ezagutua) monumentu izendaturik dago.
- San Martin eliza, XIX. mendekoa dena.[2]
- Hilerria, Harizpe mariskalaren hilobia duena, monumentu izendaturik dago.[3]
- Etxegoinea baserria XVII. mendekoa da.[4]
Lakartar ezagunak [aldatu]
- Jean Isidore Harizpe (1768-1855). Militarra, Frantziako mariskal izandakoa. Sortzez baigorriarra izan arren, urte askoz udalerrian bizi eta hil zen.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Paul Raymond. Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
- ↑ (Frantsesez) Kultura ministeritza - San Martin elizari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Kultura ministeritza - Lakarrako hilerriari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Kultura ministeritza - Etxegoinea baserriari buruzko oharra
| Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |