Laktantzio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Luzio Zezilio Firmiano Laktantzio, latinez Lucius Caecilius (Caelius?) Firmianus Lactantius, (245?-325?) latinezko idazle eta kristau apologista bat izan zen.

Afrika iparraldean jaio zen eta Arnobio erretorika-maisu afrikarraren ikasle izan zen. Erromatar Inperioko ekialdeko hainbat hiritan erakutsi zuen, Konstantinopolisen barne. Dioklezianok erretorika maisu izendatu zuen Nikomedian, baina kristau bilakatu ondoren, 303ko otsailean kaleratua izan zen. Ondoren, idazle gisa atera behar izan zuen bizitza aurrera, Konstantinok bere seme Krisporen irakasle bilakatu zuen arren. 317an Krispori Treverisera lagundu ziola uste da, azken hau Zesar izendatua izan zenean. Krispo Istrian exekutatua izan zen 326an baina ez dago argi Laktantziok era berean bukatu zuen.

Kristautasunari buruzko bere lanak bakarrik gorde dira. Nabarmenenak De opificio Dei (303-304), euskaraz Jainkoaren lanaz, De ira Dei (Jainkoaren haserreaz) eta Institutiones divinae (Instituzio jainkotiarrak) dira. Azken hau kristau doktrina sistemaren defentsa bat da, harmoniatsu eta logikoa.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laktantzio Aldatu lotura Wikidatan