Laktasa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Laktasa heste meharrean ekoizten den entzima hidrolitikoa da, laktosa molekula (disakaridoa) bere bi osagai monosakarido bihurtzen duena: glukosa eta galaktosa. Entzima hidrolitiko hori ugaztun guztiengan agertzen da, haurtzaroan ez ezik, baita helduaroan ere. Laktasarik ezak edo bere jarduera okerrak laktosarekiko intolerantzia izeneko gaitza eragiten du, laktosa digeritzeko arazoak dakartzana.

Entzima honek katalizatzen duen erreakzioa honako hau da:

C12H22O11 + H2O → C6H12O6 + C6H12O6 + beroa.

Ugaztunek ez ezik, bakterio laktikoek ere (Streptococcus, Lactobacillus...) laktasa ekoizten dute. Bakterio horiek gai dira laktosa katabolizatzeko, azido laktikoa sortuz (hartzidura homolaktikoaren bitartez).

Hainbat ikerlarik proposatu dute mutazio eta eboluzioaren bidez, duela 7.500 urte inguru, agertu eta gizakiak mantendu zuela bere helduaroan ere laktasa entzima ekoizteko gaitasuna