Laktosarekiko jasanezintasun

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:16, 17 apirila 2015
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gaitzaren hedapena munduan zehar


Laktosarekiko intolerantzia laktosa digeritzeko ezintasunean datza. Laktosa esnean dagoen gluzido nagusia da. Intolerantzia hori heste meharrean dagoen laktasa entzimaren urritasunak eragiten du. Laktasak laktosa hidrolizatzen du, glukosa eta galaktosa sortuz, organismoak arazorik gabe metabolizatzen dituen bi gluzidoak. Laktasarik ezean laktosa ez da xurgaturik izaten heste meharrean, eta heste lodiaren bidea jarraitzen du. Horrek intolerantziaren ohiko sintomak eragiten ditu: goragaleak, flatulentzia, beherakoak, tripako mina, larruazaleko negalak, etab.

Laktosarekiko intolerantzia bi motakoa da:

  • lehen mailako intolerantzia: laktasarik eza sortzetikoa denean (urria Europan) edo haurtzarokoa (5 urtetik aurrerakoa, laktasak bere jarduera fisiologikoa galtzen duenean). Intolerantzia mota hau esnea hartzen ez duten gizarte eta komunitateetan agertzen da, Afrika eta Asiako eremu zabaletan, adibidez. Gehienetan faktore genetikoak daude intolerantzia honen atzean.
  • bigarren mailako intolerantzia: hesteetako patologia batzuen ondorioz sortutakoa. Infekzio gastrointestinalak, heste-mukosa kaltetzen duten botikak eta hesteetako beste gaitz batzuk (gaixotasun zeliakoa, minbizia, fibrosi kistikoa...) laktasa ekoizten duen heste-meharraren pareta kaltzetzen dute. Intolerantzia mota hau behin-behinekoa da, heste meharra kaltetzen duen gaitza sendatzerakoan desagertzen baita.

Laktosarekiko intolerantziaren aurkako tratamendurik ez dagoenez (laktasaren ekoizpena ezin da areagotu) gaixotasuna ekiditeko era bakarra laktosaren hartzea saihestea da.


Kanpo loturak

Laktosarekiko intolerantzia
ETED:laktosarekiko intolerantzia