Lakuntza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lakuntza

 Nafarroa
Lakuntzako erdigunea.jpg

Lakuntzako armarria

Izen ofiziala Lakuntza
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Eskualdea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Iruñeko merindadeaa
Sakana
Alkatea  ??? (Bildu)
Herritarra lakuntzar
Koordenatuak 42°55′17″N 2°1′24″W / 42.92139°N 2.02333°W / 42.92139; -2.02333Koordenatuak: 42°55′17″N 2°1′24″W / 42.92139°N 2.02333°W / 42.92139; -2.02333

Nafarroa municipalities Lakuntza.PNG

Eremua 10,95 km2
Garaiera 485 m
Distantzia 36 km Iruñera
Posta kodea 31830
Biztanleria 1.237 bizt (2011)
Dentsitatea 112,97 bizt/km²
http://www.lakuntzakoudala.com

Lakuntza Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 1.205 biztanle zituen 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago.

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta kokapena

Beriain mendia Lakuntzatik ikusia.

Herria Nafarroa iparraldean kokatzen da, Iruñeko merindadearen iparraldean. Sakanako autobideak zeharkatzen du. Herriko gunerik altuenak honakoak dira: Zopolar, Arangun, Arranz, Urrizmendi eta Beriain mendia.

Lakuntzak Arruazurekin egiten du muga ekialdean, eta Arbizurekin mendebalde eta hegoaldean.

[aldatu] Ekonomia

Garai batean, nekazaritza, abeltzaintza eta zurgintza ziren Lakuntzako ekonomiaren oinarriak. Herriko lur gehienetan ortuak eta animalien bazkarako larreak zeuden. Landatzen ziren barazkien artean, patata, artoa, eta zerealak zeuden; zurgintzarako zuhaitzen artean, berriz, pagoa eta haritza ziren nagusi.

1849. urtearen inguruan, behiak, ardiak, zaldiak eta zerriak hazten ziren Lakuntzan. Urteek aurrera egin zuten heinean, ordea, nekazaritzak garrantzia galdu eta industrializazio prozesuaren lehen eraginak heldu ziren Lakuntzara. Gaur egun, herritar gehienek herriko industrietan egiten dute lan, zurgintza eta metalezko gai eraldatuen inguruko lantegietan.

[aldatu] Demografia

Lakuntzako biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
753 757 766 741 755 752 723 910 1.060 1.037 960 1.038 1.105

2008ko erroldaren arabera, 62 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,49 (Nafarroako batez bestekoaren azpitik).

[aldatu] Azpiegitura eta garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak lotzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia dauka herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

[aldatu] Politika

[aldatu] Udal hauteskundeak

Lakuntzako alkatea Jose Ramon Garin Lizarraga da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan Eusko Abertzale Ekintzaren izenean hautatu zuten. Udaleko bederatzi zinegotzietatik sei lortu zituen EAEk, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako guztien %0,80) eta boto zuriak hogei (botoen %2,68). Abstentzioa %18,06koa izan zen.

Lakuntzako Udala-2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 438 6
Eusko Alkartasuna 269 3

2011n bi zerrenda aurkeztu ziren; Bilduk berea erretiratu zuen[1] eta Lakuntzaileok espainiar epaitegiek legez kanpo utzi zuten[2]. Hortaz, Garinek segitzen du jarduneko alkate[3].


[aldatu] Udaletxea

  • HELBIDEA: Herriko Plaza, 1

[aldatu] Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Jose Ramon Garin Lizarraga Eusko Abertzale Ekintza
2011- Jose Ramon Garin Lizarraga Jardunean

[aldatu] Jaiak eta ospakizunak

Lakuntzak honako egunetan ospatzen ditu bere jaiak:

  • San Saastinak: urtarrilaren 20an.
  • Lakuntzako feriak: abuztuko hirugarren astean.
  • Corpus Christi - Bestaberri: Corpus Christi egunean.

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak