Lamiako
|
Lamiako |
|
|---|---|
| Herria | Leioa |
| Koordenatuak: | 43°19′19″N 3°0′0″W / 43.32194°N 3°WKoordenatuak: 43°19′19″N 3°0′0″W / 43.32194°N 3°W |
Lamiako Leioako (Bizkaia) auzoa da, herriko beheko aldean eta Areetako (Getxo) mugan dagoena.
Padura eremua izan zen antzinean, azkenean ibarra lehorturik geldituz eta bertara jendea bizitzera joanez.
Bertan Bilboko metroaren izen bereko geltokia dugu gaur egun.
Lamia txiki baten estatua topa daiteke metro geltokiaren alde batean eta metro geltokiaren beste aldean Bilboko Athletic futbol taldearen omenez eraikitako plaza dago. Ingurukoek esaten dute inguru horietan hasi zirela XIX. mendearen bukaera aldera, lehen aldiz Iberiar penintsulan, futbolean ibiltzen gizonezko batzuk.
Auzoaren izena lamia + -ko atzizki txikigarria dela ematen du.
| Leioako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Aketxe · Aldekoena · Artatza · Artatzagana · Basaez · Elexalde · Ibaiondo · Lamiako · Lertutxe · Mendibilbarri · Mendibile · Ondiz · Peruri · Pinueta · Santi Mami · Santsoena · Sarriena · Telleria · Txopoeta · Txorierri · Udondo · Zuatzu |
||
| Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |