Lamproita

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lamproita arroka igneo bat da, potasioan eta magnesioan aberatsa den lamprofido bat, hipoabisala. Lamproitak izen orokorpean bildutako arroka familia bat da, titanioan aberatsak, klinopiroxenoa, anfibola eta sanidina mineral nagusi bezala dituelarik, bigarren mailako mineral bezala apatita eta espinela dituen bitartean, obsidiana edo beira bolkanikoa ere izan dezakeelarik.

Eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimberlitak zein lamproitak Lurreko mantuko materialetatik datoz. Uste denez, tentsio fraktura sakon batzuen bidez gorantz intrusionatu dira, sarri tokiko doming edo riftingeko guneetan, non magma dike bezala solidotzen hasten den. Ondoren, magma, gasez oso kargatua, modu eztandatsuan hausten du lurrazalerantz ahulguneetan, tokiko falla gurutzeetan kasu eztanda tximinia edo diatrema eratzeko, hau arrokazko xenolitoekin batera fragmentatu eta fluidotutako lamproita eta kimberlitaz betea delarik.

Garrantzi ekonomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka hauetan diamanteen existentzia frogatu da, bere komertzializaziorako lamproitazko meatokietan zulatutako meatzeetan esplotatuak izan daitezkeenak.